Asteotan, 11.341 euroko sarrera izan da. Arduradunen esanetan, “laguntza ona da ermitaren teilatuaren konponketak eragindako zorrei aurre egiteko. Eskerrik asko eleiztarrei, herritarrei eta eragileei”.
Kirol jarduerak, musika, liburu-trukeak, berbaldiak… egin izan dira, besteak beste Santa Katalina ermitan. Orain, itxita egongo da gun batzuez “boluntarioek be merezitako oporrak hartu daiezan”, izan be, “ideia barriak” be heltzen ari dira. Aurrerago emongo da guzti horren barri.