08-07-2024 Lunes, XIV semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 Azken ordenatuek kurtso amaierako txangoa egin dabe fede eta kultura buztartuz
02.07.2024

Azken ordenatuek kurtso amaierako txangoa egin dabe fede eta kultura buztartuz

Bilboko Eleizbarrutiko azken ordenatuak Valladoliden izan dira aste honen hasieran. Bertan, Luis Arguello Valladolideko artzapezpiku eta Espainiako Gotzainen Batzarreko presidenteak "harrera beroa" egin eutsen.

Domekaz, Begoñako basilikan alkartu eta bidaiari ekin eutsen. Gauean, alkarregaz afaldu eben Valladoliden eta ekitaldi ludiko-kultural atsegina izan eben eurakaz joan zan On Joseba Segura Bilboko gotzainagaz.

Uztailaren 1ari hasiera emoteko, solasaldi “aberasgarria” izan eben Mons. Luis Arguello artzapezpikuagaz, “Eleizarentzat garrantzi handia daben gaien inguruan jardunez. Alkarrizketa eta gogoetarako eremu horretan, abadeek euren fedean eta alkartearen aldeko konpromisoan sakondu eben”.

Arratsaldez, Valladolideko Ekialdeko Museoa bisitatu eben, agustindar anaiek batu eta zaindutako artelanen bilduma baliotsuaren bidez, Asiako misino katolikoen historia aberatsean murgildu ziralarik.

Azken ordenatuen bidaia Valladolidera

Dueñas

Gaur -martitzena-, Dueñasera, San Rafael Arnaizi kultua emoten jakon lekura joan dira eta euren baitan biltzeko eta otoitz egiteko aukera izan dabe.

Dueñas bisitatu ondoren, Miranda de Ebron bazkaldu eta Bilborako bidea hartu dabe.

El grupo, ayer en Valladolid