25-03-2026 Anunciación del Señor
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Barikuan, Kurutze-bide dramatizatua, Etxebarrin
25.03.2026

Barikuan, Kurutze-bide dramatizatua, Etxebarrin

Gazteek, familiek eta parrokia alkateak presatu daben Kurutze-bide dramatizatua antzeztuko da datorren barikuz, martxoak 27, Etxebarriko San Esteban parrokian. Parrokiatik azaldu dabenez, "20 lagun inguruk parte hartuko dau kontu handiz prestatutako antzezpen original honetan". Gainera, dei egiten dabe gura daben guztiak ekitaldira joan daitezan. 

Rafa Saez eleizbarrutiko abadeak proposatu eta sustatu eban laugarren aldiz egingo dan Etxebarriko Kurutze-bidea, parrokiako taldeen eta eleiztarren artean (katekistak, jaunartzeko umeen aita eta amak, mezetara doazanak, sendotzako taldea…) alkarte-sena sendotzeko. Parrokiako kideen esanetan, “holan hasi ginan alkar ezagutzen. Gainera, Garizuma-aldian alkarteari otoitz egiteko aukera sortzea be helburutzat hartu zan”.

Kurutze-bidea Etxebarri

Nekaldi biziduna Barakaldon

Egun beran, barikuz, arratsaldeko bostetan, egoitzan dagozanek, senideek eta herritarrek oso gustuko daben jarduera ospatuko da Barakaldoko Miranda Fundazinoko lorategietan: Nekaldi bizidunaren antzezpena, 200 boluntario ingururen parte-hartzeagaz. 

Imagen del año pasado de las personas participantes en la representación del Via Crucis, en Etxebarri.

Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: Aste Santua, Parrokiak