04-01-2025 Sábado, semana - navidad
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Barritasunak Alkarren Barri aldizkariaren urteko lehenengo alean
01.01.2025

Barritasunak Alkarren Barri aldizkariaren urteko lehenengo alean

Gaur argitaratu da euskarri digitalean Alkarren Barri aldizkariaren urteko lehenengo alea. Aldizkariaren 308. alearen azalean, gotzaina agertzen da katedralaren atarian, Bizkaian Jubileuari hasiera emonez. Urte Santuak hainbatt berezitasun dau eta, lehenengo orrialdeetan azaltzen dira guztiak. Katedrala, esate baterako, Jubileu-tenplu izango da.

Aldizkarian jasoten diran barritasunen artean, Xabier Eskauriatza abadeak aurkeztutako dokumentala dago. Fernan Gorrotxategi Komunikazinorako Bilboko Eleizbarrutiko saileko kidearen ideia izan da eta bera arduratu da grabazinoaz eta ekoizpenaz. 

`Entre la pandemia y el 75 aniversario´ bideoak azken bost urteotan Eleizbarrutian izan diran une gogoangarrietako batzuk jaso ditu: Alkartasunagaitik nabarmenu ziran pandemiako urteak; sinodo-seneko Eleizari buruzko sinodoa; On Joseba Segura Bilboko gotzain izendatu izana; Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko VI. Egitasmoa; otoitzaldia Eleizan gertatutako gehiegikeriengaitik parkamena eskatzeko…, eta beste hainbat kontu jasoten da. Gorrotxategik azaldu dauanez, “Eleizbarrutiaren 70. urteurrenari lotuta hasi genduan saila osotzeko, Bilboko Eleizbarrutiak datozan urteetarako dituan erronka nagusiakj jasoko dituan bideoa grabatuko dogu. Horretarako, Komunikazinorako sailak Estrella Morenok zuzenzen dauan Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuaren laguntza izango dau”.

Aldizkarian agertzen dan beste barritasun bat, “Barri onak” saila da. Aurreko hilean, Eleizbarrutian sortutako barri positibo batzuk jasoko dira euskeraz. Ale honetan, “barri on” izan dira, Labayru Fundazinoak jasotako Ohorezko Lauaxeta saria; Ohorezko Euskaltzain izendapen barriak, tartean, Juanito Gallastegi abadearena edo Begoñazpi ikastolak emoten dituan Gazte Role Model sariak.  

Hainbat eduki

Urte Santua dala-eta, Bizkaian ‘gizarte jubileua’ burutuko dan hainbat lekuren barri be emoten da aldizkarian. Bilboko Eleizbarrutik bikaritza guztietan izango da erromes joateko eta lurraldez lurraldeko gizarte ekintzetarako egitasmoen bidez, “konpromiso eta itxaropenezko” zeinuren bat eskaintzeko aukera. 
Basurtuko monja kaputxinoek monasterioan egiten dabezan te-pasta gozoak zelan egin erakutsi deuskue eta Bidezko Merkataritzan eskaintzen daben marmelada baten jatorria be ezagutu geinke. Gai honeek eta beste hainbat, Alkarren Barri aldizkariaren urteko lehenengo alean. 

Aldizkaria etxean jaso gura badozu, harpidedun egin hemen, 16 euroren truke bialduko deutsugu. 

Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: