26-02-2026 Jueves, I semana - cuaresma
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 “Bat eginda bizikidetzaren alde”, musulmanen eta katolikoen batzarra
26.02.2026

“Bat eginda bizikidetzaren alde”, musulmanen eta katolikoen batzarra

Bihar -otsailak 27, barikua- "Bat eginda bizikidetzaren alde" kristauen eta musulmanen arteko batzarra ospatuko da. Moyua plazan emongo jako hasiera ekitaldiari 18:00etan, agiria irakurriz. Ondoren, otoitzaldia eta afaria,non Ramadan eta Pazko aldian ohikoa dan baraua (iftar) hutsiko dan, egingo dira eskolapioen ikastetxean (Rekalde zum.)

Miguel Angel Esnaola Ekumenismorako eleizbarrutiko ordezkariaren esanetan, Jainkoak pertsona bakotxarengan jarri dauan balioa atzemateko aukera izango da.Bihotza zabaldu eta Jainkoaren isla bestearengan ikustean datza, ez aldeak ezabatzean edo inongo ezkutukerian”.

Parte hartu gura dauanak baieztatu egin behar dau, lekuak mugatuak dira-eta. Telefonoa: 94 446 59 92.

Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: Ekumenismoa