06-09-2025 Sábado, XXII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Bazenkian Begoñako Andra Mariaren irudi bat dagoana 12 metrotara urperatuta?
04.09.2025

Bazenkian Begoñako Andra Mariaren irudi bat dagoana 12 metrotara urperatuta?

Gaztelugatxeko San Joanen inguruan, 12 metroko sakoneran, Begoñako Andra Mariaren irudia dago urperatuta. 1963an tronuratu eben irudia, urpekari eta marinelen zaindaria. Urtero gogoratzen da gertaera hori otoitz eta lore-eskaintzakaz. Domeka honetan, irailak 7, barriro jarriko deutsez loreak urperaturako irudiari.

12 metroko sakoneran urperatutako Andra Mariaren tronuratzearen 62. ekitaldian egitarau zabala garatuko da itsasoan eta lurrean.

Itsasontziak 11:00etan atarako dira Bermeoko portutik. 12:00etan, Bermeo-Bakio errepide zaharrean dagoan monolitoan, Hitzaren ospakizuna egindo da eta 12:30etan, lore-eskaintza Ama Birjinari.

Zehaztasunak

Urperatutako eskultura Bilboko Deustu auzoko “Tigrea” eraikina burutzen dauan eskulturaren egile dan Joaquin Lucarini eskultoreak sortutako Begoñako Andra Mariaren irudiaren kopia da.

Urpeko Begoñako Ama Birjinaren prozesinoa Bermeotik igaroten orain dala 60 urte (UJBAT artxiboa).

Brontzezko eskultura 12 metrotako sakoneran dago, berunez betetako 850 kiloko idulki edo oinarriaren gainean. Irudia 10-12 metroko sakoneran tronuratu eben Gaztelugatxe inguruan, urpekariek ikusi daien. Horregaitik, itsasbehera dagoanean, erraz ikusi daiteke. Urpeko Jarduetarako Bizkaiko Alkarte Txangozaleak buia batez markatu dau Begoñako Andra Mariaren kokapena itsas hondoan.