11-10-2025 Ntra. Sra. de Begoña, patrona del Señorío de Bizkaia
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Begoñako Andra Mariaren ereserki ‘bikotxaren’ partitura
11.10.2025

Begoñako Andra Mariaren ereserki ‘bikotxaren’ partitura

Begoñako Andra Mariaren jai kanonikoa ospatzen dogun egunean, 1900eko partitura bitxia dakargu gogora. Letra eta musika desbardinak ditu euskerazko eta gaztelaniazko bertsinorako. 1900ean gertatu zan Begoñako Andra Mariaren koroatze kanonikorako konposatutako eresergiaren jatorrizko partitura da eta Bizkaiko Eleizaren Historia Artxiboan gordeta dago. Gaur egun be harritu egiten gaitu agiri berezi honek, gorputz berean bertsino bi dituan ereserkia jasoten daualako.

Bizkaiko Eleizaren Historia Artxiboan dago gordeta fedea eta berezitasun kulturala batzen dituan partitura bitxi hau. 

Partitura hau, 1900eko irailaren 8an gertatu zan Ama Birjinaren koroatzerako idatzitako ereserkia da. Jose Solis abadea (letra) eta Manuel Villar (musika) dira bertsino bien egileak. Baina ezustean, letra itzultzeaz gainera, musikari dagokionez be guztiz desbardinak diran lanak egin ebezan. 

Berezitasun honen eraginez, partitura hau agiri zoragarria da. Ez da hizkuntza-egokitzapen hutsa, egiletza eta asmo bera daben sorkuntza bereizi bi dira.

Partituraren azala

Agiria artxiboan dago

Artxiboan gordetako partitura ez da nota batzuk jasoten dituan paper hutsa. Bizkaian bizirik eta sustraituta dagoan jaieraren ikur da. 

Gaur, lurraldeko zaindariaren egunez, bizkaitarrek Amatxuri deutsen jaiera ikusiko da, kalean jaia beste era batera ospatzen bada be.

Parrokoaren deia

Ignacio Fernandez errektore eta Begoñako basilikako parrokoak dei egin dau egunean zehar ospatuko diran eleizkizunetan eta erromerian parte hartzeko.


Himno para el día de la coronación de Begoña en 1900