13-11-2025 Jueves, XXXII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Begoñazpi ikastolak hiru pertsona eredugarri sarituko ditu
12.11.2025

Begoñazpi ikastolak hiru pertsona eredugarri sarituko ditu

Bilboko Begoñazpi ikastolak gizarte konpromisoa eta ekintzailetza autortzeko emoten dauan Gazte Role Model saria honako honeei emongo deutsie XVI. ekitaldi honetan:Zamudioko CIC bioGUNEN ikertzaile diran Maria Vivanco biokimikoari eta Arkaitz Carracedo biologoari eta Jose Maria Galindez ingeniari, ekintzaile eta Beraunberri taldeko presidenteari. Ekitaldia, Bilboko gotzaina buru dala, gaur arratsaldeko 18:30etan izango da EBI eleizbarrutiko ikastetxeen sarean dagoan Begoñazpi ikastolan. 

Begoñazpi ikastolan (Jesus Galindez 15, -Txurdinaga- Bilbao) ospatuko da sari-banaketa eta ekitaldian izango dira, besteak beste, Begoña Pedrosa Hezkuntzarako Eusko Jaurlaritzako sailburua; Ainara Basurko Ekonomiasustapenerako foru diputatua eta Itxaso Erroteta Gazteria eta Kirolerako Bilboko Udaleko zinegotzia. 

María Vivanco eta Arkaitz Carracedok euren “gizarte konpromisoagaitik” jasoko dabe autormena eta Jose Maria Galindezek “ekintzailetzagaitik”.

Euskadiko lanbide eta gizarte bizitzako zazpi pertsona esanguratsuk osotu daben epaimahaiak Maria Vivancok bularreko minbiziaren ikerketari lotuta egindako ibilbide zientifikoa nabarmendu dau eta baita bere konpromisoa bikaintasunezko ikerketa biomedikuagaz Euskal Herrian ikerketa biomedikuan aritzen dan irabazi-asmo bako ikerketa-gunea dan CIC bioGUNEan. “Bere egitekoa guztiz lagungarria izan da biologia molekularraren ezagutzan eta medikuntza traslazionalean aurrerapenak izateko, batez be minbiziaren arloan“, azaldu dau epaimahaiak.

Arkaitz Carracedoren ibilbide zientifiko bikaina nabarmendu dau epaimahaiak, eta bere aitzindaritza ikerketa biomedikuan CIC bioGUNE dalakoan. Euren esanetan, “minbiziaren metabolismoaren inguruan egindako ikerlan barritzaileak nazinoarteko abangoardian kokatu dau bere taldea eta zentroa bera”.

Biografiak

Vivanco doktorea, Biokimikan lizentziaduna Euskal Herriko Unibertsitatetik (EHU), 2005ean sartu zan CIC bioGUNE zentroan. Bere ikerketa bularreko zelula amen karakterizazinoan, minbizi-zelula amen partaidetza terapiari erresistentzia jartzean eta eurok bularreko minbiziaren kontrako tratamentuetarako ustezko diana lez zehaztean oinarritzen da. Askotariko lan zientifikoak argitaratu ditu minbiziaren ikerketaren inguruan eta hainbat sari jaso dau.

Arkaitz Carracedo, Biologian lizentziaduna Madrileko Universidad Complutense dalakotik eta doktore Biokimika eta Biologia Molekularrean unibertsitate beran, CIC bioGUNE zentroan lan egiten dau minbizi-zeluzen funtsezko baldintzak argitzen, batez be jadetsitako ezagutza oinarrizko ikerketatik ikerketa klinikora eroatean arreta jarriz. Dozena inguru sari eta hainbat argitalpen ditu.

Pertsonen aldeko konpromisoa

Jose Galindez Zelestraren sortzaile eta kontseilari eta Beraunberri familia taldeko presidentearen kasuan, epaimahaiak bere ibilbide luzea eta etorkizuna emoteko etenbako ahalegina nabarmendu ditu. Izan be, epaimahaiaren esanetan, “ekintzaile handia izan da, jarduerak eta enpresak bultzatuz, horretarako enpresariaren gizarte erantzukizuna beti kontuan hartuta”. Hori dala-eta, hainbat egitekotan konprometitu izan da, “sortutako aberastasunak ezinbesteko gizarte alderdia dauala argi eta garbi agertuz”. 

Beraunberri sortu aurretik, Galindezek ibilbide luzeae ban eragile lez Guascor taldeko kontseilari-ordezkari, Sulzer Chemtech AGeko presidente eta Suizer taldeko batzorde eragileko kide lez. ITP, Velatia eta Senereko administrazino-kontzeiluetako kide be izan da, Euskal Enpresarien Zirkuluko presidente eta Espainiako Alkarte Eolikoko presidente. Ezaguna da bere gizarte konpromisoagaitik be eta garapen bidean dagozan herrialdetan eskola eta ospitaleak energia garbiz hornitzen dituan EKI Fundazinoaren sortzaile eta presidente izan da eta zainketa aringarrien arloan heziketa, zabalkunde eta egitasmoetan aritzen dan Aguirreche Fundazino elizkoian. . 

Guzti horregaitik, ekitaldi honetan, Bego Bañuelos ikastetxeko zuzendariaren esanetan, Gazte Role Model sariak sarituen egiteko profesional eta humanitarioa autortuko dau eta euren lanaren garrantzia nabarmenduko, “gazteentzako eredu lez barrikuntzaren arloan, giza harremanetan, eta lana norbere buruaren osotasunerako iturri lez aurkeztuko dau eta baita kaltetuenen aldeko alkartasunezko jarduera lez be”. 

Epaimahaia

“Gazte Role Model Saria 2025” ebatzi dauan epaimahaia Euskadiko enpresa eta gizarte ekintzako zazpi profesional gailenek osotu dabe: Amaia Basurko Ekonomia-sustapenerako foru diputatua; Aitor Cobanera Teknologia eta Barrikuntzarako SPRIko zuzendaria; Leire Bilbao Innobasque Barrikuntzarako Euskadiko Agentziako zuzendaria; Gillermo Bruces CEBEK Bizkaiko Enpresa-konfederakundeko ordezkaria; Gaspar Martinez Kultur Gai eta Ondasunetarako Bilboko eleizbarrutiko arduraduna; Nerea Begoña EBI sareko -eleizbarrutiko ikastetxeak- zuzendari nagusia eta Bego Bañuelos Begoñazpi ikastolako zuzendaria. 

Epaimaiko kideen esanetan, 2025ean Gazte Role Model saria jaso dabenak “eredu dira ikasleentzat jarrera positiboa izan dabelako enpresarenarloan, garapen profesionalean eta besteen aldeko arduran”. Horixe da, hain zuzen be, Bilboko Gotzaitegiko eleizbarrutiko ikastetxeak batzen dituan EBI sarean dagoan eta 1.700 ikasle dituan Bilboko Begoñazpi ikastolak 2008tik banatzen dauan sariaren helburua.

Esperientzia ikasleentzat

Hiru sarituek euren esperientzia batera jarriko dabe ikastolako geletan. Berbaldiak eskeiniko deutsiez ikasleei euren bizitzako une gogoangarriak ezagutzera emonez eta landu dabezan balioak agertuz: hobetzea, gizarte konpromisoa, irmotasuna enpresaren arloan, egiteko sozial eta humanitarioak…

Sarituek “Gazte Role Model” sari berezia jasoko dabe, Nestor Basterretxea bizkaitar eskultoreak sortutako oroigarria, heziketa, fantasia eta mobimentua irudikatzen dituana. Ekitaldian, ikastolak hamasei urteotan sariok jadetsi daben garrantzi eta nabarmentasuna errepasatuko dau. 

Los galardonados con el Gazte Role Model