20-06-2025 Viernes, XI semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Berbaldia, erakusketa eta ikustaldiak Lekeitioren 700. urteurrenean
20.06.2025

Berbaldia, erakusketa eta ikustaldiak Lekeitioren 700. urteurrenean

Azaroaren 3an, Lekeitiok bere 700. urteurrena beteko dau. Eta joan dan urteko azaroaren 3an hasi ziran urteurrena ospatzen, urtean zehar egiten diharduen jarduerakaz. Basilikako eleizpean herriaren historiaren inguruko erakusketa ikusi daiteke, hain zuzen be azaroraino. Gainera, asteburu honetan amaituko dira monja domingotarren komentura egin izan diran bisitaldiak. Bihar 10:00etatik 12:00etara egingo dan azken ikustaldian parte hartu daienek Lekeition 657 urte bete dituan komentuaren historia ezagutzeko aukera izango dabe. Andra Mari basilikan be izango da beste ekitaldi bat bihar, hain zuzen be Aitor Olea Juaristiren berbaldia (euskaraz) basilikako Cavaille Coll organoari buruz. Olea Lekeitioko basilikako organista titularra izan zan 1988 eta 2008 bitartean eta gaur egun Bergarako San Pedro parrokiako organista titularra da eta piano-irakaslea Gasteizko Jesus Guridi kontserbatorioan.

1325eko azaroaren 3an, Maria Diaz de Harok kostaldeko herribilduari foruak emon eutsazan Paredes de Navan, “con el objetivo de potenciar el comercio y actividades vinculadas al sector marítimo, como el transporte y la construcción de naves. A partir de ese momento, la historia del municipio y sus habitantes cambió de rumbo”.

Lekeitio
Lekeitio
Lekeitio

Lekeitio 700 taldea da urteurrena ospatzeko egitaraua koordinatzeaz arduratzen dana. Gehiago jakiteko: hemen.

75. urteurreneko erakusketa ibiltaria Lekeition da

“Oroitu, bizi, amestu” erakusketak 75 urteotan eleizbarrutiaren historian izan diran gertaera gogoangarrietako batzuk jasoten ditu. Atzoko egunez -ekainak 19, eguena- zabaldu zan, Bermeoko frantziskotarren etxean egon ondoren, Lekeitioko parrokian eta ekainaren 24ra arte egongo da ikusgai. Eleizbarrutiaren 75 urteko historiaren ingurukoak agertzen dabezan 9 panelez osotuta dago eta badau 10. panel bat be, zuriz, “Etorkizunari begira” goiburuagaz, bisitariek euren ametsak idatzi daiezan.

Egunotan Lekeition dagozan panel horreek QR kodeak be badabez. Kode honeek eleizbarrutiaren historiaren inguruko multimedia materialetara garoez, hain zuzen be 75. urteurrenari buruzko webgunean dagoan denporaren lerrora. 

Erakusketa hau “Goazen!” kurtso hasierako ekitaldian aurkeztu zan, irailean eta harrezkero eleizbarrutiko lurraldea zeharkatzen dihardu.

Exposición en el pórtico de la basílica