Besteak beste, Frantziskok pobreen eta sufritzen dagozanen alde egin izana jo eban Jorge Canariasek aita santuaren ezaugarri nagusitzat: “Ozen hitz egin dau gerraren biktimen, errefuxiatuen, tratu txarrak jasan dabezan emakumeen eta bakarrik dagozan umeen alde”. Konpromiso hau “munduaren ikuspuntu ebanjelikoan eta pertsonak suntsitzen dituan egitura ideologiko, sozial eta ekonomikoen salaketan oinarrituta dago
Bere esanetan, gainera, Frantzisko aita santuak Eleizan bertan zein Eleizatik kanpo askoren arreta erakarri eban: “Bere-berea eban estiloak, argentinar jatorriak eta lehenengo AIta Santu jesuita izateak bana-banako egin dabe”. Emakumeak erromatar kuriako gobernu-egitekoetan sartzea, irekitasun eta aldaketaren zantzutzat jo eban.
Alkarrizketa osorik: hemen
Carlos Olabarri, Bizkaia Irratian:
Alkarrizketa osorik: hemen