BIhar, abuztuak 12, Ondarroak, Elantxobek eta Bermeok 143 arrantzale hil ebazan galarrenea eukiko dabe gogoan. Gehientsuenak Bermeotarrak ziran, eta hori dala-ta herrian urtero omen eguna egiten da. Itsas prozesino isila egiten dan bitartean, kanpaiak joko dabez Santa Eufemiko kanpandorretik eta lora eskaintzea be izango da bihar. .
Aintzane Mugica eta Jesus Revuelta parrokiako boluntarioek eskuz joko dabez eleizako kanpaiak itsas prozesinoa dan bitartean..

Mezea eta itsas prozesinoa
Arratsaldeko zazpiretan ospatuko da mezea Andra Mari eleizan eta 20:30etan hasiko da kanpai hotsa, prozesinorako batelak prestetan diran bitartean eta ekitaldian zehar be.