Parrokiako taldeakaz batera, Jubiletxeko abeslari-taldeak, “Flor de Tomillo” extremadurar zentroak eta Pispillu abesbatzak parte hartu eben, eleiza musikaz, hurkotasunez eta alaitasunez betez.

Arduradunen esanetan, “jaialdian berotasun eta ilusinoz betetako giroa izan zan eta gabon-kanten usadioa egunon benetako sena gogora ekartzeko aukera bihurtuz: itxarotea, abegia eta Jaunaren jaiotzaren ospakizuna”.

Musikari, ahotsei eta alkartearen parte hartzeari esker, aldi hau sakontasun eta itxaropenez bizitzeko aukera izan zan eta bihotza prestatzeko, atarian dan Gabonetako misterioa bizi dagigun.







