20-05-2024 Lunes, semana -
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Bidezko Merkataritzaren egunez, Giza eskubideen eta ingurumenaren babesa
09.05.2024

Bidezko Merkataritzaren egunez, Giza eskubideen eta ingurumenaren babesa

Aurton, Bidezko Merkataritzaren Munduko Egunean, aldarrikapen berezia egingo da: giza eskubideen eta ingurumenaren babesa elikagai, erropa edo norbere burua zaintzeko produktuen ekoizpenean.  promovido por AlboanCáritas erakundeek eta Misinoetarako Bilboko Ordezkaritzak sustatzen daben Kidenda Bidezko Merkataritzaren inguruko egitasmoak bat egiten dau Bidezko Merkataritzaren Munduko Egunagaz.

“On egiten deutse guztiei” goiburuaren haritik ospatuko da Bidezko Merkataritzaren Munduko Eguna. Gaur -eguena- arratsaldez, 17:00etatik 20:00etara, Bilboko Indautxu plazan, azoka egingo da Bidezko Merkataritzako produktuak saltzeko. Munduko jokoak eta “Ahaldundutako emakumeak. Bidezko Merkataritzako emakumeak” erakusketa be ikusgai izango dira.

Kidendatik azaldu dabenez, zera agertu gura dabe: “kontsumitzen doguzan erropa, kafe edo norbere burua zaintzeko produktuen azpian, lan-baldintza eskasak, umeen esplotazinoa eta basoen suntsiketa” dagozala. 

Bidezko Merkataritza

Egun honetan, Bidezko Merkataritzako erakundeek ohiko produktuen -erropak, kafea, norbere burua zaintzeko produktuak- ekoizpenaren azpian, salatu beharreko hainbat gauza dago: abusuzko lan-baldintzak, prezio oso txarrak, umeen esplotazinoa edo lurra hondazea. Hori dala-eta, Bidezko Merkataritzako produktuek giza eskubideak bermatu eta ingurumena errespetatzen dabela gogoratzen deutse kontsumitzaileei.

Kidendatik dei egiten dabe kanpaina hau gizarte sareetan zabaldu, #OnEgitenDeutseGuztiei eta aukera honi buruz gehiago jakin daigun web alkarreragilearen bidez:  www.lesientabienatodoelmundo.org