07-05-2025 Miércoles, III semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Bidezko merkataritzari buruzko ekitaldia, bihar, Bilbon
07.05.2025

Bidezko merkataritzari buruzko ekitaldia, bihar, Bilbon

Bidezko Merkataritzaren Munduko Eguna dala-eta, bihar -maiatzak 8, eguena-, 17:00etatik 20:00etara, Adeco, Kidenda, Oxfam Intermon, Proclade Yanapay eta Setem Hego Haizea erakundeek, BIlboko Udalagaz batera, bidezko merkataritzari buruzko ekitaldia antolatu dabe eta Deustuko San Pedro plazan egingo da. 

Bertaratutakoek hainbat jardueratan parte hartzeko aukera izango dabe, askotariko produktuak salduko dira, umeentzako txokoak eta material birziklatuen tailerrak garatuko dabez. “Ahaldunduta: bidezko merkataritzako emakumeak” erakuskea be ikusgai izango da. 

Zatoze, parte hartu eta emon babesa bidezko merkataritzari!

Kidenda

www.kidenda.org

 

 

Bidezko merkataritza
Bidezko merkataritza
Comercio Justo