Goizeko 10:15etan egingo jake harrera eleizan bertaratutakoei. 10:30etan, familia dinamika garatuko da (San Martin lokaletan). Antolatzaileek azaldu dabenez, “kokloretako usoak izango doguz, eta itaun honi erantzungo deutsagu familian: Bakea eraikitzen dauan ze ekintza egiten dogu etxean? Zerk apurtzen dau familia bakea?”.
11:30etatik aurrera, jokoak izango dira eta “Biltokia” txikienentzat eta mahai-inguruak helduentzat, Frantzisko Aita Santuak familiaren inguruan esandako berba batzuk kontuan hartuta.
12:30etan ospatuko da Eukaristia, Iñaki Loinaz Leioa Pastoral Barrutiko (PB) abadea buru dala.
13:30etan, kopau bat hartuko dabe bakotxak eroandakoagaz eta 14:00etan familia argazkia atarako da ekitaldiari amaiera emon aurretik.







