Kerman Lopez bikario nagusia da buru sari hau emoten dauan Kultur Erakundeen Bilboko Eleizbarrutiko Mahaian, eta erakundeok osotzen dabe: Bizkaiko Eleizaren Historia Artxiboa, Begoñako Andra Mari Unibertsitate Eskola, Labayru Fundazinoa, Eleizbarrutiko Ikastetxeak, Radio Popular-Bizkaia Irratia, Eleiz Museoa, Jakinbide liburu-denda, ETPI eta Ondare eta Kultur Gaietarako, Komunikazinorako eta Fede-zabalkunde eta Katekesirako eleizbarrutiko sailak.
`Euskal baliabideak taldea´
IV. ekitaldi honetan, lehenengo aldiz emongo jako Ohorezko Aitamena talde bati, hain zuzen be, 1992tik hasita liturgiarako idazkiak itzultzen eta prestatzen dituan “Euskal baliabideak” taldeari. Hasieran, orduan bikario nagusi zan Andoni Gerrikaetxebarriak koordinatu eban Lontzo Zugazagak, Juanito Gallastegik, Jose Luis Izak eta ekarpen pastoral eta kulturalagaitik hil osteko aitamena jasoko dauan Jose Mari Rementeriak osotu eben taldea.
Inmaculada Gallastegik be jasoko dau aitamena, komunikabideen bitartez euskal kulturaren eta euskeraren alde egindako lanagaitik hil osteko aitamena jasoko dauan Juan Maria Iraolagoitia senarragaz batera, aitzindari izan zalako euskerazko irratian.
Bizkaiko Eleizan liturgiako musikari eta euskerazko komunikazinoari egindako ekarpenagaitik jasoko dau aitamena Antonio Linaza abadeak.
Ohorezko Aitamena
2015ean sortu zan “Ohorezko Aitamena”, euren lan eta arduraren bidez, kulturaren eremuetakoren batean eta Barri Ona kulturan txertatzen lagunduz, Eleizaren eta gizartearen aldeko zerbitzuan nabarmendu daitezan gizon eta emakumeei autormena egiteko. Aitamen honek ‘Carmelo Etxenagusia’ izena hartu dau, ebanjelizatzearen eta gizartearen aldeko zerbitzuan lan handia egin eban Carmelo Etxenagusia Bilboko Gotzain Laguntzaile ohiaren oroimenez