Leon XIV.a Aita Santuak kristauen batasunaren alde lan egiteko nahia adierazo barri dau. Miguel Angel Esnaola Ekumenismorako eleizbarrutiko ordezkariak azaldu dauanez, “gure eleizbarrutian fedearen funtsezko alderdi honen garrantzia nabarmentzen daben ekitaldi ekumenikoen barruan dago honako hau be. Besteakaz bat egitean, mesfidantzaren hesiak gainditu egiten doguz, hartu-emona eta baterako otoitza ahalbidetuz”.
Azkenean, kopau bat hartuko dabe alkarregaz