16-01-2026 Viernes, I semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 San Anton eguna, zaàtuz, bedeinkapenak Urkiolan eta Bilbon
15.01.2026

San Anton eguna, zaàtuz, bedeinkapenak Urkiolan eta Bilbon

San Antonio Abade eta abereen zaindariaren eguna ospatuko da. Zapatuan eguerdiko hamabietan, Eukaristia ospatuko da Urkiolako santutegian, Imanol Atxalandabaso abadea buru dala eta ondoren abereak eta gero eleiztarren artean banatuko diran opiltxoak bedeinkatuko dira. Biharamunean, domekaz, errepikapen-eguna ospatuko da 12:00etan. Zapatuan eguerdiko 12.00etan izango da bedeinkazinoa Bilboko San Anton eleizaren kanpoaldean. 

San Anton eguna XX. gizaldian

“Alkarren Barri/Comunicación” aldizkariaren urtarrileko aldean, San Anton egunaren inguruko XX. gizaldiko barriak jasoten dira. Artikuluan jasoten danez, Joseba Legarza Astegia misiolariak Bizkaiko Eleizaren Historia Artxiboan itzi eban egunero Urkiolako santutegian gertatzen zanaz barritasun eta gorabeheren barri emonez, idazten eban eban egunkaria,  

Alkarren Barri aldizkariak San Anton egunez gertatutakoari buruz kontsulta egin dau eta hauxe inoan Josebak:

1990eko urtarrilak 17

“Por la sequía que hay hemos hecho una plegaria para que llueva. Este motivo ha traído a varios medios de comunicación, entre ellos Euskal Telebista que ha dado en los informativos. Las misas de la mañana han sido en la iglesia grande. A las 12 hemos concelebrado Víctor, Leandro, Antonio, Iñaki Goikuria, Jon Iraeta, uno de Aramaiona y yo. Por vez primera hemos hecho bollos de pan para bendecir. Hemos hecho 500 bollos”. (…)”  

1994ko urtarrlak 17

“Ha nevado. 1 bajo cero de día y 3 bajo cero de noche. San Antón y con nieve. Tenemos alfombra blanca. No mucha. Más al anochecer. Ha venido la gente. A las 11 y 12 con la capilla llena. (..) Menos a las 6. Nos hemos provisto de 500 panecillos. Los que han sobrado los hemos congelado para el domingo”. (…)

https://issuu.com/barriatv/docs/alkarren_barri_317_urtarrila_enero_

Hurrengo egun seinalatuak:

San Anton egunaren ostean, Kandelario eguna ospatuko da otsailaren 2an, San Blas, 3an eta Santa Agata, 5ean. 

Imagen de la bendición en Urkiola

Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: Parrokiak, Urkiola