22-02-2025 Cátedra de San Pedro
Bizkeliza 5 Karidade eta Zuzentasunak 5 Bake eta Adiskidetzea 5 Bihar, XI. Bake Topaketa, Gernikan
21.02.2025

Bihar, XI. Bake Topaketa, Gernikan

Bihar -otsailak 22, zapatua, Bake Topaketaren XI. ekitaldia ospatuko da Gernikan. Aurton, Bilboko Eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurrena eta Urte Santua ospatzen dihardugu eta Bake eta Adiskidetzerako Eleizbarrutiko Batzordeak gertaera biok gogoratu nahi izan ditu eta dei egi dau "bizi izandako historiatik ikasteko, oroimena egiteko eta ospatzeko".

Luis Mari Vega Karidade eta Zuzentasunerako Ordezkaritzaren barruan dagoan Bake eta Adiskidetzerako batzordeko arduradunak azaldu dauanez, Bake Topaketak bere egin dau Eleizbarrutiak eta Jubileuak “bideari lotzeko” egindako deia. “Oroimenaren ibilbidea egin gura dogu Bizkaiko leku esanguratsuan, Gernikan, askatasun, adiskidetasun eta ulermenaren sinbolo dan herrian. Aldi berean, sufrimentuaren eremu be bada, bonbardaketak eta ETAk eragindakoarena”.

Aste honetan, Luis Mari Vegak “Radio Popular/Herri Irratiari” eskainitako alkarrizketan azaldu dauanez, Eleizaren bakearen aldeko konpromisoa agertu gura da topaketa honetan. Bere esanetan, “aurton, itxaropena sendotu gura dogu; gure asmoa ez da bakarrik atzera begiratzea, besteak beste sufrimentu eta indarkeria be agertu izan diran 75 urteko historia berrikustea, izan be aurrera begiratu gura dogu; historiatik ikasi, gaur egungo gatazketan zer eskaini geinken, itxaropenezko, ebanjelioko, Eleizaren doktrina sozialeko ze argi zabaldu geinken ikusteko”. Alkarrizketa osorik: hemen..

Egitaraua

10:00. Harrera Mesedetakoen komentuko San Bartolome eleizan (Errenteria auzoa. Gernika).

10:20. Topaketaren aurkezpena eta sustapena San Bartolome eleizan.

10:45–12:30. “oroimenaren 4 ibilbide”, gertaera gogoangarrien irakurketa sinesteduna egiteko geldialdi bigaz (San Frantzisko, Museoa, parrokiako aretoa, San Fidel ikastola).

12:45. Nor bere baitan giltzeko, ospatzeko eta bialtzeko unea Andra Mari eleizan.

13:15. Azken ekitaldia Merkurio plazan.

Historia

Bake Topaketaren lehenengo ekitaldia Urkiolan ospatu zan 1996an. Hiru urtez jarraian, bakearen aldeko erromesaldia egin zan santutegiraino etalehenengo asteburuan, asteburuko kanpaldia egin zan.

1999an, Bilboko erakustazokan egin zan eta 2001ean, Armentiako landetan, non eleizbarruti arteko topaketa egin zan.

Gehiago jakiteko: hemen.

Kartelean, esku batzuk ageri dira Gernikan dagoan Chillidaren Bakearen monumentuaren irudia josten. Deia da, danok bakea josi daigun eta “oroimena adiskidetzeko” ezinbesteko diran puntadak emon daiguzan. Goiburuan, “Oroitu, aurrera begitu” 75. urteurreneko abestiaren esaldia jasoten da.

Cartel Bake Topaketa XI