Ikertutako eleizbarrutien artean, 35ek gainditu dabe azterketa eta hiruk goreneko nota, 10a, lortu dabe (Bilbao, Cartagena eta Solsona). Azterketarako atondutako webean ikusi daitekez emaitzak: https://iglesia.infoparticipa.info/maps.
Eleizbarrutien atarietan aurretik zehaztutako 34 adierazleren agerpena aztertu da egitasmoan, hau da gardentasunaren, informazino publikoa jadestearen eta gobernu onaren 19/2013 Legean ezarritako eskakizun altuagoaz. Une honetan, egitasmoa nahiko aurreratuta dago. Espainiako 39 eleizbarrutitako atariak aztertu ditu eta “ikerketaren emaitzak oso positiboak dira”.
Gardentasuna
Aurreikusitakoaren arabera, oraindik asteak beharko dira eleizbarruti barriak egitasmora eransteko eta holan espainiar eleizbarruti guztien lana aztertzeko. Unibertsitate Autonomoak erakundeen gardentasuna ebaluatzeko darabilen lan honetan Gardentasunerako Gotzain Batzarreko Bulegoak be esku-hartu dau eta Infoparticipa alkarteak laguntza teknikoa eskaini dau.
Ikerketaren arabera, eleizbarrutien gardentasun-mailak gorakada nabarmena izan dau eleizbarrutietako taldeek egitasmo horren esparruan martxan jarritako lanei esker.
Lankidetzaren bidez egindako ikerketa
Egitasmoa, unibertsitate-gizartea ezagutzarako lankidetza eta gardentasunaren ikarketaren barruan kokatzen da. Metodologiak, lehenengo eta behin, adierazle jakin batzuk zehazten ditu Eleizako erakundeentzat, bete ohi diranetatik abiatuz eta gizarteari eskainitako inbormazinoa aberastuz. Bigarrenik, ikerlanaren atariak irekian argitaratzen dan ebaluazinoa egiten da. Ondoren, ebaluatutako erakundeek denpora izaten dabe emaitzak hobetzeko edo zuzentzeko, puntuaketa ona eta Infoparticipa kalitatearen zigilua lortzeko helburuagaz.