17-08-2025 Domingo, XX semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Bikario nagusia izango da buru Begoñako ama ibiltariaren itsas prozesinoan
08.08.2025

Bikario nagusia izango da buru Begoñako ama ibiltariaren itsas prozesinoan

Abuztuaren 14an, Begoñako Amatxuren irudi ibiltariak Santurtziko portutik urtengo da goizeko 10etan. Bilboko udalaren aurrera 12:45 inguruan helduko da. Begoñako Kofradiak herritarrei eskatzen deutsie parte hartzera animatu daitezala.

Bost ontzik, igaz baino bat gehiagok, hartuko dabe parte aurtongo prozesinoan. Bigarren urtez agortu egin dira ontzian joateko egozan leku guztiak.

Amabirjinea joango dan ontzian Kerman Lopez, bikario nagusia joango da eta bera izango da prozesino-buru.

Banakakoentzako gonbidapena

Antolatuntzatik, euren kontura ontzian joan gura dabenei, telefono zenbaki batera deitzeko aholkua emoten dabe: 94 416 73 09

San Jurgi parrokiatik urtengo dau prozesinoak gozieko 9:15etan. Bertan Karmengo Amabirjineari egingo jako omenaldia.

Salve Regina

Salbeko zubipetik igaroterakoan Salve regina kantauko da erreka ertzetik, Tonua Martin Barcelona tenoreak emongo

Santiago katedralaren aurreko plazatxoan amaituko da prozesinoa. Hiru abesbatz izango dira bertan: Bilbotarrak, Indautxu abesbatza eta Laudioko Arloetes deritxona.

Imagen de la rueda de prensa que tuvo lugar ayer en Bilbao