Biktimen lekukotasunei esker, Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolako ikasleek euren sufrimenduak ezagutu dabez eta “euren senide eta lagunen heriotza bortitzak eragindako egoera gorroto barik bizitzako egin behar izan dabezan ibilbideak”. Lekukotasunak emotea, gainera, oroimena egiteko era da, “gertqtu zana gororatzeko eta bake eta bizikidetzarako oinarriak jarteko”, azaldu dau Belen Rodero pastoraltzarako eta unibertsitate hedapenerako BAMeko arduradunak.
Lekukotasunak entzun ebezan ikasle eta irakasleek esker ona adierazo deutse Jorge, Nerea, Abel eta Mª Carmeni euren ausardiagaitik, jasandako atsekabea eta suspertzeko egindako bidea azaltzeagaitik. Euren kontaketak “zirrara handia eragin deutse. Indarkeriari zilegitasuna kentzeko era da eta bizi izateko eta giza eskubideez gozatzeko eskubideari dagokion garrantzia emoteko aukera”.
ADI-ADIAN egitaraua
Pastoral arlotik bultzatutako eta Antropologia. Gizartea eta Eskola eta gertaera erlijiosoaren Fenomenologia irakasgaien curriculumetan txertatutako jarduera hau adi-adian egitarauaren barruan garatzen da hiru alditan: lehenengo, BAMeko irakasleek lagunduta, testuinguru historiko eta etikoan kokatzen dabe gaia giza eskubideen ikuspuntutik. Bigarrenik, biktimaren lekukotasuna entzuten dabe. Hirugarrenik, lekukotasunaren oihrtzunak jaso eta esperientzian sakontzen dabe bakarka eta irakasle ikuspuntutik.
Ekimen honek omenaldi bihurtu gura dau biktimentzat, lekukoentzat eta bake eta bizikidetzaren eraikuntzarako ereduentzat. Belen Roderok nabarmendu dauanez, “ikasleek euren lanbide izango dan horri jarrera eta balio jakin batzuk eransten deutsaz, sufrimentua ulertzeko eta bakegile izaten, demokrazia sustatzen eta memoriadun etorkizuna eratzen lagunduko deutsenak”.
Oroimenaren Eguna
Atzo, Oroimenaren Eguna, gotzaina buru eban Eleizbarrutiko ordezkaritzak Udalak antolatutako ekitaldi instituzionalean parte hartu eban.
#Paz #Reconciliación #memoria @DignaGogoan pic.twitter.com/QlxniBki31
— Bilboko Elizbarrutia (@DiocesisBilbao) November 10, 2023