20-06-2025 Viernes, XI semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Bilboko eleiza bi klima-babeslekuen sarean
20.06.2025

Bilboko eleiza bi klima-babeslekuen sarean

Gaur egun, Bilbon, 131 klima-babesleku dagoz. 65 barruko eremuak dira eta 66 kanpoko eremuak. Bilboko bizilagunen %96ak 300 metro ingurura dau holako bat eta %43ak 100 metro baino gitxiagora. Klima-babesleku honeen artean dagoz San Nikolas eta Joan Santuak eleizak, biak alde zaharrean. 

Eguna joan, eguna etorri, alerta horian gagoz egun honeetan eta hori dala-eta Bilboko Udalak dei larria egin deutse herritarrei -eta bereziki umee, pertsona nagusiei eta osasun-arazoren bat dabenei- eguzkitan egon ez daitezan, likido ugari hartu daien eta tenperaturak euren gorenean dagozan orduetan ahalegin fisikorik egin ez daien. Bilbon, gainera, ekipamendu edo eremuak -klima-babeslekuak- dagoz herritarrak muturreko tenperatura honeetatik babesteko edo arintzeko eta tenperatura horreek osasunean izan leikiezan eragin negatiboak leuntzeko.

Klima-babeslekuak

Liburutegiak, auzo-etxeak, kirol-ekipamenduak, garraio-geltokiak, museoak, erakusketa-gelak eta merkatal zentroa dira, besteak beste eginkizun hori beteten daben barruko eremuak. Orokorrean, hoztutako eraikinak dira eta ura eta egoteko lekuak izaten dabez freskatu ahal izateko.

Kanpoko klima-babeslekuak uriko ingurune berdeak dira; landaretza eta itzalguneak izatean, pertsonen sentsazio termikoa hobetu egiten dabe, babesleku natural bihurtuz egun sargorietarako. Uribilduan dagozan iturri eta ur-eremuak be egokiak izan daitekez beroari aurre egiteko, freskatzeko eta hidratatzeko.

Leku honeek bereziki baliagarri eta gomendagarri dira ahulenentzat, babesteko eta bero-kolpea saihesteko aukera emoten deutsielako, kasurik larrienetan gorakoak, palpitazinoak, konortea galtzea edo heriotza be eragin leikez-eta, batez be haurren edo pertsona nagusien artean, gaitasun gitxiako izaten dabe eta muturreko tenperaturak jasateko.

Klima-babeslekuen sareko zerrenda.

Fachada de la iglesia San Nicolás.

Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: Parrokiak