29-04-2026 Catalina de Siena, virgen y doctora
29.04.2026

BIlboko eleizbarrutiak prestaketak egiten dihardu Leon XIV.a aita santuaren bisita dala-eta

Maiatzaren 23an Begoñako basilikan izango dan ekitaldiagaz hasiko da Bilboko eleizbarrutia aita santuaren bisita prestatzen. Ondoren, maiatzaren 31an, parrokia guztietan izango dira jarduerak. Aita Santua, ekainaren 6an helduko da Madrilera.

Bilboko eleizbarrutiak prestaketa espiritualerako proposamena egin dau Aita Santuak Espainiara egingo dauan bisita prestatzeko. Otoitza, eleiz alkartasuna eta Madrilen izango dan ekitaldi jentetsuan parte-hartzea buztartuko dira.

Bijilia Begoñan

Lehenengo jarduera nagusia, maiatzaren 23an izango da Begoñako basilikan. 20:00etatik aurrera, bijilia ospatuko da, gotzaina buru dala, eta dei egiten jako eleizbarruti osoari parte hartu dagian. Otoitz, entzute eta barruko prestaketarako unea izango da. 

Eleizbarrutirako deialdi bakar honetan, bisitaren goiburua -“Altxatu begirada”- kontuan hartuko da eta partaideei barrutik prestatzeko eskatuko jake, Leon XIV.ari harrera egiteko.

Parrokiak, maiatzaren azken domekako protagonista

Maiatzaren 31an, domekaz, Bizkaiko parrokiei zuzendutako ekimana burutuko da. Familian oinarritutako jardunaldia izango da. Domekako liturgiaren harira, aita santuaren bisita alkartean presatuko da.

Gazte-jentea Madrilen

Eleizbarrutiko ordezkaritzak Madrileko ekitaldi nagusian be parte hartuko dau, hain zuzen be gazteen bijilian, ekainaren 6an, Madrilen.

Milaka gazte izango da Aita Santuagaz Madrilen, tartean Bilboko eleizbarrutikoak.

https://bizkeliza.org/noticia/recta-final-para-inscribirse-al-viaje-a-madrid-con-el-papa/

Papa León XIV (Imagen Vatican news)