Apirileko bilkura isiletan gogoan izango da “Lan isila ikusi dadila. Trabajo invisible, derechos visibles” aurreko domekaz, apirilak 26 erabili zan goiburua. Bilkurak ordu berean egiten dira lurraldeko bederatzi herritan.
BIlkurak gaur, apirilak 29, 17:30etan, honako leku honeetan:
Bilbao: Arriaga antzokiko plaza eta Ibarrekolanda.
Galdakao: Iturrondo (lekukotasun-bilkura)
Durango: Andra Mari
Balmaseda: San Severino plaza
Portugalete: Gregorio Uzkiano kalea
Barakaldo: Bide Onera
Getxo: Telletxe
Zornotza–Amorebieta: Herriko plaza
Gaur, funtsezko lanak egiten dabezan eta ia ikusezin diran etorkin langileak agerian jarri, eskertu eta autortuko dabez. Bizitzari eusten deutsen lanak egiten dabezanak, esate baterako, garbitu, zaindu, arreta eskeini, lagun egin, uzta batu, hornitu…, askotan laneko eskubideak urratuta, baldintza eskasetan, legez kanpo, ezkutuan, baztertuta…
“Ezkutuko lanean be bizia taupadaka ari da”, gogoratuko dabe partaideek, lanean pertsona guztientzako eskubide eta baldintza duinak bermatzea ezinbesteko dala nabarmenduz.
MIgratzaileen zoritxarra
Bilkuretan, migratzaileen zoritxarra be gogoan izango dabe. Izan be, Migrazinoetarako Nazinoarteko Erakundearen arabera, otsailean 1.180 lagun hil edo desagertu egin da Mediterraneoan eta Mendebaldeko Atlantikoan.
Bilkuretan, neurri zehatzak eskatko deutsiez herri administrazinoei: pertsonen salerosketaren biktimak babestu, etxebizitza, osasuna eta lana lako oinarrizko eskubideak bermatu, bidezko migrazino-politikak bultzatu eta migrazinoaren arrazoiei heldu.
Amaieran, ohiko keinu sinbolikoa egingo dabe eta isiltasuna, kontzientziatze eta konpromisora deitzeko.
Hurrengo bilkura maiatzaren 27an -eguaztena- izango da.







