Gainera, Kongoko Errepublika Demokratikoan bertan egitasmoak garatzen dabezanakaz loturak estutzea da bidaia honen helburuetako bat.
Lubumbashin lur hartu ondoren, Mufunga, Likasi, Bunkeya y Kanseniako lehengo misinoak bisitatuko dabez.

Profila Instagramen
“Mufungaren Adiskideak” fundazinoak Instagram profila estreinatu barri dau bere jarduera eta egitasmoen barri emoteko. Gainera, profil horren bitartez, Kongoko E.D.ra egingo daben bidaiaren inguruko gorabehera guztiak jarraitu ahal izango dira.
https://www.instagram.com/fundacionamigosdemufunga
Alkartasunezko poltsa
Fundazinoak garatzen dituan jarduerak agertzera emoteko helburuagaz sortu dabezan alkartasunezko poltsak eskuragarri dagoz Abandoko San Bizente Martiria parrokiako sakristian. Poltsa horreetan esker ona adierazoten dauan “Twasanta” hitza irakurri daiteke, horixe da-eta fundazinoak adierazo gura deutsena ekimenean parte hartuko daben guztiei. Jarduera honen bitartez, besteak beste, dirua batu gura da “Mufungaren Adiskideak” fundazinoarentzat.







