10-05-2025 Sábado, III semana - pascua
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 BIlboko gotzaina: “Aita santu honek barritasuna ekarri leikela uste dot”
09.05.2025

BIlboko gotzaina: “Aita santu honek barritasuna ekarri leikela uste dot”

Gaur goizean, Bilboko gotzainak Leon XIV.a aita santuaren inguruko balorazinoa egin dau komunikabideen aurean. Begoñan ospatu dan agerraldi laburean esan dauanez, "pozgarria da", ezuztekoa, oraintsu arte "ia inork ez ebalako ezagutzen". "Barritasuna ekarri leiken" jatorri iparramerikarra aitatu dau. Konklabearen iraupena ikusita, "atzetik babes handia" eban hautagaia izan da. Aurrez aurre dituan erronkak dirala-eta, gotzainaren esanetan eginkizun gatxa dau: "batasunari eutsi eta gatazka ez dala azkena defendatu".

On Joseba Segura gotzainak adierazo dauanez, Leon XIV.a aita santuak lan nekeza izango dau, Afrika, Hego Amerika edo Europa lako errealitate hain desbardinak dituan Eleizaren batasunari eusten ahalegindu beharko dau-eta, ahots “moral eta etikoa” izateari uko egin barik. 

Leon XIV.a Aita Santua Trujillon (Peru) bizi zanean.
Leon XIV.a Aita Santua Trujillon (Peru) bizi zanean. Argazkia: Bilboko eleizbarrutia

Aitasantutza, bakearen arrastotik

Aita Santuak bere ustez aitasantutza-aldi honetan garrantzitsu izango diran ardatzak nabarmendu ditu: bakea, desarmea eta bategitearen kultura. “Desarmea” behin eta barriro aitatu izanaren eta “zubiak eraikitzeko preminaren” aitamenaren garrantzia nabarmendu dau gotzainak.

Segurak Leon XIV.aren ikuspuntuaren eta Frantzisko aurreko aita santuaren arteko parekotasunak azaldu ditu, itxura baten “estilo nasai eta patxadatsuagoa” dauala esanez. Ezagutzen dauan hainbatek adierazo deutsanez, “gaitasun handia dau adostasunetara heltzeko”.

Leon XIV.a Aita Santua Migel Olaortua gotzainaren ordenazinoan, agustindarren Bilboko eleizan.

Beste eretxi batzuk

Kerman Lopez Bilboko eleizbarrutiko bikario nagusiak, ‘Egun on Bizkaia’ irratsaioan, Robert Prevost kardinalak Leon XIII.a gogoratuz aukeratu dauan izenaren garrantzia nabarmendu dau: «Hoy también vivimos un cambio de época y este nombre nos habla de compromiso social y atención a los retos contemporáneos, como la inteligencia artificial», ha señalado.

Juan Luis de León Deustuko Unibertsitaeko Teologia-fakultateko irakasleak aita santua ezagutu eban, berau Trujillon egon zanean ikasketa-buru zalako hando Seminarioan. Bere esanetan, “benetan gizon oso irekia zan eta gizarte gaiek biziki arduratzen eben”.

El obispo atendiendo a los medios, en Begoña