22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 Bilboko gotzaina izango da buru bihar Jose Antonio Ardanza lehendakariaren hileta-eleizkizunean
09.04.2024

Bilboko gotzaina izango da buru bihar Jose Antonio Ardanza lehendakariaren hileta-eleizkizunean

On Joseba Segura Bilboko gotzaina izango da buru bihar -eguzatena- Jose Antonio Ardanza lehendakariaren hileta-eleizkizunean. Atzo -astelehena- hil zan berau, 82 urte ebazala Kanalako bere bizilekuan. Bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna bihar ospatuko da, gorpu barik, Elorrio bere jaioterriko Sortze Garbia basilikan, arratsaldeko zazpietan eta Euskal Telebistak zuzenean emongo dau.Bilboko gotzainagaz batera, alkar-meza emongo dabe Bilboko Eleizbarrutiko aurreko gotzain izan zan On Mario Izeta Burgoseko artzapezpikuak, On Fernando Prado Donostiako gotzainak eta On Juan Carlos Elizalde Gasteizko gotzainak eta beste hainbat abadek.

Bihar ospatuko dan hileta-eleizkizunean, ordezkaritza politiko zabala izango da eta Iñigo Urkullu gaur egungo lehendakaria danen buru. Urkulluk 1985tik 1999ra Eusko Jaurlaritzako lehendakari izan zan Ardanza goraipatu dau: “Lehen mailako erreferente politiko eta instituzionala izan da Euskadin. Giza balio eta balio demokratiko sendoak ebazan gizona, giza eskubideen, aniztasunaren eta bizikidetasun demokratikoaren errespetutik defendatu ebazan beti bere ideiak”.

Elorrioko parrokiako koruak eta Donostiako orfeoiko hainbat kidek girotuko dabe ospakizuna.

Elorrioko Sortze Garbia

Ardanzaren hil-kapera bihar -eguaztena- jarriko dabe Ajuria Enean eta Eusko Jaurlaritzak hiru eguneko lutoa agindu dau.

La basílica de Elorrio tiene un aforo de más de 700 personas.