24-06-2025 Natividad de Juan Bautista
Bizkeliza 5 75. urteurrena 5 Bilboko gotzainak BizkaiBirari hasiera emongo deutso bihar Begoñan
24.06.2025

Bilboko gotzainak BizkaiBirari hasiera emongo deutso bihar Begoñan

Bihar hasiko a BizkaiBira, aparteko erromesaldi fisiko eta birtuala. Bilboko eleizbarrutiak antolatuta, 19 etapa burutuko dira jarraian. Zazpirehun eta hogei lagunek emon dabe izena 19 egun eta gaue Bizkaia zeharkatuko dauan 300 kilometro inguruko ibilbidea egiteko. Bihar, goizeko 9:00etan egingo da hasierako ekitaldia Begoñan eta handik abiatuko da lehenengo etapa. On Joseba Segura gotzaina izango da Amatxuren etxean egingo dan otoitzaldian eta Bilbao-Galdakao lehenengo etapan parte hartuko dau. Hasierako hetapa honetan, Santa Marina eta Galdakaoko ospitaleetako osasun pastoraltzako taldeen lana ezagutzeko aukera izango da. 

Bihar emongo jako hasiera BizkaiBira (Eleizbide) erromesaldiari, Bilboko eleizbarrutiaren 75. urteurrena ospatzeko antolatutako jardueretako bati. Aparteko esperientzia espiritual eta kulturala da, bidea eginez edo era birtualean egin daitekena.

Uztailaren 13ra arte luzatuko dan jarduera honi Begoñako basilikan emongo jako hasiera, lehenengo etapari dagokiozan 13 kilometroak egingo dauan lagun-talde oparoaren partaidetzaz. Bilboko gotzaina lehenengo etapa hau egingo dau eta baita zapatukoa be, hain zuzen be Gorbeian 1482 metroko altueran amaituko dana.

BizkaiBirako etapak
BizkaiBirako etapak

Ibilbide espiritual, historiko eta naturala

BizkaiBira, ibilbide gidatua da eta bikaritza guztietatik -parrokia eta pastoral barrutiak batzen dabezan lurralde-barrutiak- igaroko da. Zazpirehun lagunetik gora emon dau izena Bizkaiko hainbat herri oinez zeharkatzeko. Ibilaldien ostean, zuzenean ezagutu ahal izango dabe lekuan lekuko pastoralgintza.

Era birtualean egitea aukeratu dabenek app ofizialaren bidez jarraituko dabe ibilbidea, eduki interaktiboakaz, gogoetakaz eta otoitzakaz. Lehenengo etapa honetan, esate baterako, gaixotasunaren eta zainketen inguruan gogoeta egiteko aukera emongo da. Ibilbidea oinez egingo dabenak Santa Marina eta Galdakaoko ospitaleetara joango dira eta ospitaleetako arreta erlijioso eta espiritualerako zerbitzua ezagutuko dabe.

Proposamen barritzailea, egiteko modukoa

Era birtualean parte hartu daitekenez, adin eta baldintza fisiko guztietako pertsonek bat egin leikie. App-ak, mapak, eguneroko gogoetak eta gainerako “erromes digitalen” aurrean esperientziak batera jarteko aukera jasotzen ditu.

BizkaiBira ekimenak tradizinoa eta teknologia buztartu ditu, Bizkaiko espiritualtasuna eta ondarea era barritzailean ezagutzera deituz.

DatuBitar nabarmenak

  • Ekainak 25 (Begoña): Urteera Begoñako basilikatik; bideari lotu aurretik, bialketa-otoitza egingo da.

  • Bitarteko geldialdiak: Tenpluak eta leku pastoral esanguratsuak bisitatuko dira, otoitzaldiak eta azalpen historikoak tartekatuz. 

  • Ekainak 12 (Barakaldoko salestarrak): Jai handia, musika zuzenean eta ezustekoak partaideentzat.

  • Uztailak 13 (Bilboko katedrala): Santiago katedralean izango da amaierako ekitaldia. Ospakizun bereziak emongo deutso amaiera alkarte esperientzia honi.