10-02-2026 Martes, V semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 Bilboko gotzainaren berbaldia: salbazinoa mundu sekularizatuan
10.02.2026

Bilboko gotzainaren berbaldia: salbazinoa mundu sekularizatuan

On Joseba Segura gotzainak berbaldia eskeiniko dau Gotzaitegiak Plaza Barrian daukan egoitzan, hau da, Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuan, 18:30etan. Hain zuzen be, gizon-emakumek gaur egun daben auzirik sakonenaren inguruan jardungo dau: salbazinoa mundu sekularizatuan.

Fedearen eta kulturaren arteko hartu-emonean jakin-mina daben guztiei zuzendutako ekitaldia da. Datorren eguenez, otsailak 12, izango da 18:30etan, Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuan (Plaza Barria, 4).Sartzeko aukera izango da leku guztiak bete arte.

Norbere burujabetasuna, aurrerapen teknologikoa eta bakarkako bideetatik zentzuna bilatzea ezaugarritzat dituan une historiko honetan, salbazinoaren kristau proposamena iraganeko edo gainditutako ideia lez agertzen da sarritan. Ba ete dau zeresanik Ebanjelioan gizon-emakume garaikidearen zaurien aurrean? Salbazinoa, iraganeko hitza da ala orain aldirako giltza?

Bilboko gotzainak gogoeta probokatzaile eta itxaropentsua eskeiniko dau, gure kulturan nagusi diran narratibak eta gizakiaren, bere nortasunaren, atsekabearen eta patuaren kristau ikuspuntua alderatuz. Bost tirabira nagusi abiapuntutzat hartuta, Kristoren mezuak gure sasoiko kezka nagusiei -larritasuna, bakardadea, barruko zatiketa eta alkarte eta transzendentziaren bilaketa- erantzuten deutsela agertuko dau.

Gotzainaren esanetan, “kontua ez da erantzun bat ezartzea, kristau salbazinoa, ihesbidea ez ezik, osotasunez betetako proposamena dala agertzea baino, eta proposamen horrek askatu, adiskidetu egiten dauala eta itxaropena emon”.

Joseba Segura, obispo de Bilbao.

Hemen argitaratuta: Gotzaina, Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: