- Eleizbarrutiak beren-beregi landutako jardunbidea dauka bere ardurapean dagozan eleizetarako, eta horren arabera nahitaezkoa da liturgiaz kanpoko jardueren edukiak aldez aurretik aztertzea eta baloratzea, fedeari, debozinoari eta ikur erlijiosoei zor jaken errespetua ziurtatzeko. Trinkotasunez eutsi izan jako horri.
- Gizakundea eleizaren titulartasuna ez dagokio eleizbarrutiari, Predikarien Ordenari (domingotarrak) baino, eta eurok arduratzen dira bere kudeaketaz eta bertan egiten diran jardueren baimenaz. Urteak daroez eleiza horretan kontzertuak eta kultur proposamenak eskeintzen.
- Bilboko Gotzaitegia domingotar ordenagaz hartu-emonean jarri da gertaerak zuzenean ezagutzeko.
- Gotzaitegiarentzat, eta domingotarrentzat tamalgarria da bere duintasuna errespetatzen ez dauan edozein leku sagaraturen erabilera, eta argi eta garbi dago ahozko indarkeria, edo Barri Onagaz eta gizon-emakumeen duintasunagaz bat ez datozan mezuak agertzen dabezan adierazpenen aurka.
- Hispaniako Probintziako domingotarrek onartzen dabe, edukia zein zan jakin barik emon ebela grabazinoa egiteko baimena.
- Orain jazotakoaren barri izanda, Hispaniako Probintziako domingotarrek sentiduten dabe grabazino hori erraztu izana, eta parkamena eskatzen dabe zabarkeria horregaitik, eta, aldi berean, konpromisoa hartzen dabe horrelangorik barriro gerta ez dedin.
Bilbao 2026-02-27






