23-12-2024 Lunes, semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Bilboko kofradiek prozesinoen egitaraua aurkeztu dabe
19.03.2024

Bilboko kofradiek prozesinoen egitaraua aurkeztu dabe

Luis Olaortua Bilboko Penitentziazko Kofradien Ermandadeko presidenteak eta Javier Diago komunikazinoetarako Ermandadeko arduradunak Bilboko Aste Santuko egitaraua aurkeztu dabe gaur Bilboko Pausuen Museoan. Martxoaren 22an, barikuz, ospatuko da lehenengo prozesinoa, Doloretako Ama Birjinarena, Nekaldiaren kokfradiaren eskutik, Abandoko San Bizente Martiria parrokiatik ataraz 20_00etan.

Barritasunen artean, La Cruz eta Begoña auzoak zeharkatzen dituan Karidadeko Andra Mariaren prozesinoa nekaldiko zapatuz egingo dala. Datorren zapatuz, martxoak 23, Mallonako Kurutze Santua parrokiatik atarako da 12:00etan. Aurton, Haroko korneta eta danborren taldeko 30 musikarik parte hartuko dau prozesinoan. 

Kartela

 

Kurutzatuen kofradia da 2024ko Aste Santua iragarteko atara dan kartelean. Kartel hau 2020ko Aste Santurako prestatu zan, baina pandemia zala-eta, argitaratu barik geratu zan.

kofradiak

Urteurrenak

Eukaristia Santuaren kofradiak, “jesuitena” lez ezagutzen danak, 65. urteurrena ospatzen dau aurton, eta Arranguraren Andra Mariaren prozesinoak 40. urteurrena.

“Nazaretar pintxoaren” VII. ibilbidea Bilbo Zaharrean, San Frantziskon eta Zabalan

Martxoaren 22tik 31ra ospatuko da”Nazaretar pintxoa” San Frantzisko, Bilbo Zaharra eta Zabala auzoetan. Inguruko tabernek esku-hartzen dabe jarduera honetan, hain zuzen be 15ek eta Nazaretar pintxo berezia eskainiko dabe 1,5 euroren truke jaiak ospatzeko.

Kopuruak

Bilbon 9 kofradia dagoz eta 4.200 kofradia-kide baino gehiago. Aste Aantuan, 36 pausu aterako dabez prozesinoan (XVII. gizalditik XXI. gizaldira artekoak).

Kofradien webak:

www.cofradia-apostol-santiago.com

www.hermandaddebegona.org

www.cofradiadelapasion.org

www.nazarenobilbao.com

www.lamercedbilbao.com

www.cofradiasantaeucaristia.com

www.veracruzbilbao.org

www.cofradiaescolapios.org

kofradiak
Luis Olaortúa y Javier Diago, en el acto de presentación del programa de Semana Santa de la Hermandad de Cofradías