23-05-2024 Jesucristo, sumo y eterno Sacerdote
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Kristau espiritualtasuna eta osoko ekologia, eguenez, Barrian
19.03.2024

Kristau espiritualtasuna eta osoko ekologia, eguenez, Barrian

Roman Prado Manrique Burgoseko Eleizbarrutiko abadeak "Kristau espiritualtasuna eta osoko ekologia" berbaldia eskainiko dau datorren eguenez, martxoak 21, Barria eraikineko (Plaza Barria, 4. Bilbao) lokaletan. Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Insititutuak (ETPI) antolatu dau saioa.

Eguenez, Barrian, hizlari lanetan arituko dan Roman Pardo Manrique doktore da Teologia Praktikoan, irakasle Salamancako Pontifize Unibertsitatean eta hainbat lan argitaratu dau Teologia Moralari eta Bioetikari buruz.