22-04-2025 Martes, I semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Bilboko prozesinoak 75 argazkitan
22.04.2025

Bilboko prozesinoak 75 argazkitan

Kofradien Ermandadeak Aste Santuan, Bilbon ospatu diran prozesinoen balantze positiboa egin dau partaidetza eta jarraipenari dagokionez. "Gertu" aplikazino barria 1.000 bider baino gehiagotan deskargatu izan da eta inprimatutako 25.000 egitarauak kaleratzeaz batera agortu ziran. Euriakilundu eban prozesinoen hasiera eta amaiera, bertan behera geratu ziralarik Arrangurarena eta Argi eta Berbizkundearena; Karidadearen eta Astakumearen prozesinoak laburragoak izan ziran.

Bilboko eleizbarrutiak 75 urte bete ditu aurton. Hain zuzen be, Kofradien Ermandadeak 75 irudi batera jarri ditu web honen bidez. 

Aste Santuaren amaieran adierazo dabenez, Eguen Santuko, Bariku Santuko prozesinoetan eta Isiltasunaren prozesinoan batu da jente gehien.

Beste alde batetik, Eguen Santuz zein Bariku Santuz nabarmen gora egin dau Alde Zaharreko Kurutzea kalean dagoan Aste Santuko pausoen erakusketa bisitatu dauan jente-kopuruak.

Procesiones Bilbao 2025