22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Bisita ikusgarria Otxandioko ermitetara: 360º eta 3 D
18.06.2024

Bisita ikusgarria Otxandioko ermitetara: 360º eta 3 D

Otxandioko parrokiak torrerako sarbidean egingo diran lanak aurkeztuko ditu bihar, 19:00etan. Aldi berean, herrigunetik hurran dagozan lau ermitak era ikusgarrian, hau da 360 gradutan eta 3 dimentsinotan, bisitatzeko aukera emongo dauanweb orrialdea ezagutzera emongo da. Gainera, San Martin ermitan, udalerriko eraikin erlijiosorik zaharrenean, ekorketa egin da georradarrez, ermitako lurzoruan zein ingurukoan 5 metroko inguruan. Esplorazinoaren ostean, hondakinen bat antzeman da. Horren barri be emongo da. 

Otxandioko parrokiako zenbait boluntariok osotutako batzordeak prestatuko dau bihar ospatuko dan ekitaldia. Eleizako torrerako sarbidean egingo diran lanen barri emongo dauan Jon Ortega arkitektoak eta Juan Manuel Gonzalez Cembellin Eleiz Museoko zuzendari teknikoak parte hartuko dabe. Azken honek Paduko San Antonio eta San Antonio Abata, San Martin, San Roke eta Osabideen Andra Maria ermiten ondare kultural eta erlijiosoa agertzera emoteko egin izan dan lanaren inguruko zehaztasunak emongo ditu. “Bat baino gehiago itxita dago jentearentzat eta Museoaren webean jasota dagozanez, tenpluen sarreran jarriko dan QR kodearen bidez barrura sartu eta historia ezagutzeko aukera izango da”. Aisiaz gozatzeaz batera, arbasoek itzitako ondarea agertzera emoteko bidea da. 

Parrokiako abesbatzak girotuko dau aurkezpena; bertan izango dira Egoitz Garmendia alkartea eta Elixabete Etxanobe diputatu nagusia.

Zer dago San Martin ermitaren azpian?

Eraikin gotikoa da eta bertan, gaur egun ez da eleizkizunik egiten. Zin-hitz nagusiak egiten ziran bertan eta parrokia be izan zan Santa Marina eleiza berreraiki ebenean, XVI. gizaldian.

San Martin da Otxandioko eraikin erlijiosorik zaharrena. Lurpean hondakinik (ehorzketak, antxinako eraikinak) dagoan ikusteko egin dan ekorketaren ostean, aurkitu izan da aztarnaren bat. Bihar egingo dan aurkezpenean ezagutzera emongo da.

Otxandio kartela
Biharko egitaraua jasoten dauan kartela
El edificio más antiguo de Otxandio es la ermita de San Martín