Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Bizkaia Pobreen Munduko Eguna prestatzen
06.11.2026

Bizkaia Pobreen Munduko Eguna prestatzen

Abegi egin, babestu, sustatu eta txertatu aditzen harira, Bilboko eleizbarrutiak dei egin deutso alkarteari datorren domekaz, azaroak 15, Pobreen Munduko Eguna ospatu dagian «Jauna da errukarriaren gordeleku» goiburuagaz.

Leon XIV.ak Pobreen Munduko Egunerako idatzi dauan mezuan dei egin dau “pobreentzat gordeleku egiten dan Eleiza pobrea” eraiki dagigun. Gainera, gizarte bidebakokeriak, aurreretxiak eta sufritzen dabenenganako axolagabetasuna salatu ditu. 

Eleizbarrutiak dei hau parrokia eta talde guztietara zabaldu gura dau, aldaketa pertsonalari eta alkartekoari ekiteko bidetzat hartzeko eskatuz.

“Etxe eta gordeleku” diran alkarteak eraikitzea da helburua, eta, horregaz batera, danon artean eraikitzea eta danentzat zabalik egotea. 

Lagungarriak

Taldeetan gai honen inguruan hitz eta gogoeta egiteko lagungarriak prestatu dabez. Beren-beregi gazteentzat prestatutako materiala be badago eta otoitza eguneko ospakizunetarako. Guzti honeek esteka honetan eskuratu daitekez.

Jardunaldiaren ostean, datorren eguenean, azaroak 19, Manu de las Fuentes abadeak berbaldia eskeiniko dau 18:30etan, : Lekuko pobreakaz biziz, Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuaren (ETPI) egitarauaren barruan, Barria eraikinean (Plaza Baria, 4. Bilbao), Aita Santuaren mezuan sakontzeko.

Pobreen Munduko Eguna