Enkarterriko udalerrian jaiegun berezia ospatuko dabe bihar. II. bikaritzaren eguna 11:00etan hasiko da ondoetorriagaz. 11:30etan, Francisco de Beraskola dohatsuaren aurkezpena egingo da.
Eguerdiko 12:00etan, esker oneko Eukaristia ospatuko da, Bilboko gotzaina buru dala, Beatifikazinoa eta Gizakiaren 40 urteak ospatuko dabez.
13:00ean, Gizakiak esker on instituzionala eskeiniko deutse berrogei urteotan lagun egin deutsenei. Gero, kopau bat hartuko dabe eta herri bazkaria egingo da 14:00etan: baba-jana gura daben guztientzat.
Gizakia: jardunaldi teknikoa eta jaia
Biharko jaiaren aurretik jardunaldi teknikoa egiten dihardue Deustuko Unibertsitatean: Prebentzinoa gaur, erronka barriak. Bilboko gotzainak emongo deutso gaur hasiera bigarren saioari goizeko 9_00etan.
Frantziskotar martiria
Joan dan urriaren 31an, bost frantziskotar, tartean Gordexolako semea, doatsu autortu ebezan Savannahen (EEBB). Hori dala-eta, Bilboko Eleizbarrutiko ordezkaritza izan zan han, hain zuzen be, Kerman Lopez bikario nagusia eta martiriaren auzotar eta senideak.







