12-08-2025 Martes, XIX semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 Bizkaiak Santo Domingo de Guzman eta San Mames ospatu ebazan atzo
09.08.2025

Bizkaiak Santo Domingo de Guzman eta San Mames ospatu ebazan atzo

Atzo Bizkaiko monja domingotarrek euren sortzaileren eguna ospatu eben, Santo Domingo de Guzman. Lekeition, ordeneko lekaimeek herritarrakaz ospatu eben euren eguna. Gotzaina, Joseba Segura, esker oneko ospakizun buru izan zan. Uribilduaren 700. urteurrenagaitik be egin zan otoitz.  Erruki Etxean, Bilbon, San Mames eguna ospatu zan.

Erruki Etxean egin zan San Mamesen ohorezko ospakizuna aspaldiko ohikunea da. Zaindariaren egunean, prozesinoa, mezea eta Erruki Etxean bizi diran egoiliarren eta euren familien arteko topaketea egiten da. Atzo, Jesus Llarena Liturgiako Eleizbarrutiko ordezkaria izan zan meza buru.


Gotzaina, Lekeition

Santo Domingo de Guzmanen egunean, Bizkaiko domingotarrek euren eguna ospatu eben. Bilboko gotzainak Lekeitioko alkarteagaz ospatu eban eguna. 12 monja domingotarrak ez eze, Lekeitioko agustindarrak be izan ziran atzo Koroan eurekin batera.

Gotzainak, bere homilian, monjen otoitz bizimodua goraipatu eban. “Behar zaituegu”, esan eutsen behin baino gehiagotan. Bakearen aldeko aldarrikapena egin eban munduko hainbat lekutan eta batez be, Gazako umeen aipamena egin eban: “lazgarria da ikustea zelan hilten dabezan ileretan janari bila dagozala”. 


Ospakizunaren amaieran Afrikako doinuen erritmoan dantzatu eta kantau eben alkarteko monja batzuk.


El obispo presidió la eucaristía concelebrada por varios presbíteros