28-06-2025 Sábado, XII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Bizkaian goragunerik altuenean dagoan kurutzera helduko da BizkaiBira
28.06.2025

Bizkaian goragunerik altuenean dagoan kurutzera helduko da BizkaiBira

Gaur, BizkaiBira ibilaldiko laugarren etapan, Bizkaiko natura izango da protagonista. Bilboko gotzainak barriro parte hartuko dau 1.482 metroko altueran dagoan Gorbeako kurutzeraino joango dan gaurko ibilbidean. Goizeko bederatzietan ekingo jako etapari Zeanurin.

BizkaiBira Gorbea Bizkaiko goragunerik altuenera helduko da

BizkaiBirako laugarren etapak fedea, alkartea eta natura batzen dituan ibilbide paregabea eskainiko dau. Zeanurin hasi eta Gorbeako Kurutzean amaituko dan ibilaldia ez da ibilbide fisikoa bakarrik. Bizkaiko lekurik esanguratsuenetakoan arlo espiritual eta naturalaren arteko orekaren inguruan gogoeta egiteko deia be bada. 

Gorbeiaganen kurutzea jartearen jatorria Leon XIII.a Aita Santuak gizaldi barriaren etorrera ospatzeko egin eban gomendioan datza. Hainbat ekimen izan zan orduan, besteak beste gailurrik ezagunenetan kurutze monumentalak eraikitzea.

1899an, Zeanuriko parrokoak proposamena jaso eta batzordea eratu eban eleiztarren eta erakundeen artean dirua batzeko. Gorabehera ugariren ostean, 1901eko uztailaren 16an ekin eutsen lanari. Hogeta hamahiru metro eta hogeta hamahiru zentimetroko (Kristok kurutzean josi ebenean eban adina gogoratuz) kurutzearen piezak Barakaldon egin ziran, 13.000 kg burdin erabilita, eta Izarratik (tren-geltokia) mando eta idi gainean igo ebezan. Hasierako aurrekontua 50. pezetatakoa izan zan eta 1901eko azaroaren 12an inauguratu zan (dana amaitu barik). 

La elección de este lugar no es casual. Se trata de un espacio que invita a contemplar la creación, reforzar la comunidad y renovar el compromiso ecológico de la comunidad cristiana.

Árbol de San Juan en la cruz del Gorbea

Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: