30-06-2025 Lunes, XIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 BizkaiBira Urkiolako parke naturalean
30.06.2025

BizkaiBira Urkiolako parke naturalean

Otxandion emongo jako hasiera seigarren etapari.Aurreko egunetan lez, goizeko bederatzietan BizkaiBirako (Eleizbide) etapari ekin aurretik, partaideek bialketa-otoitzean parte hartuko dabe. Ibiltariak Urkiolatik pasatuko dira Durangora heltzeko, guztira 21,15 kilometro eginez. Arratsaldez, basilika bisitatu eta organo-emonaldiaz gozatzeko aukera izango dabe.

Bilboko eleizbarrutiak bere sorreraren 75. urteurrena ospatzeko antolatu dauan erromesaldiko seigarren eguna da gaur. Ibiltariak Otxandiotik abiatuko dira Durangora heltzeko eta hemen alkarteaak abegi egingo deutse.