05-11-2025 Miércoles, XXXI semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Bizkaiko arkitektura-planorik zaharenak aurkitu dira
02.11.2025

Bizkaiko arkitektura-planorik zaharenak aurkitu dira

Bizkaiko, eta seguruenik Euskal Herriko arkitektura-planirik zaharrenak aurkitu dabez Zeberioko Olabarrietako Santo Tomas eleizan. Horixe emon dabe aditzera Eleiz Museotik Alkarren Barri aldizkariaren azaroko alerako idatzitako artikuluan. Bilboko eleizbarrutiko monumentuen katalogoan jasoten dan aurkikuntzetako bat da. Museoko talde batek altara-inguruko gela bateko horma baten marraztuta aurkitu ebazan planook. Ganga baten planoak dira, orain dala 450 urte egindakoak.

Eleiz Museotik jakinarazo dabenez, Bilboko eleizbarrutiko monumentuen katalogorako datuak batzen ari ziranean aurkitu ebezan planoak. 


Proposamen bi

Hargin bik marraztu ebezan gangaren planoak tenpluko horma beten. Tenpluko arduradunei egin eutsiezan proposamenak dira, gustukoena aukeratu egien.

Harginetako batek, “trebeagoa” berau, erregela eta konpasez marraztu eban kurutzeria-ganga dotorea nerbio bikotxakaz, eta hamahiru giltzarri biribilegaz. Besteak, “moldebakoagoa edo tresneria gitxiago ebana”, esku hutsez marraztu eban kurutzeria soilagoa, bost giltzarri baino ez ebazana. Baina, azkenean, honek irabazi eban lehiaketa. Gaur egun eleiza estaltzen daben gangak eredu horren arabera egindakoak dira. Museotik esan dabenez, “beharbada, mekeena zan”.

Zeberioko eleizako ganga
Zeberioko Olabarrietako Santo Tomas eleizako ganga (Argazkia: Eleiz Museoa)

Los dibujos en la bóveda de la iglesia Santo Tomás de Olabarrieta, en Zeberio (Foto: Museo de Arte Sacro)