24-12-2024 Martes, semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Bizkaiko ekuatoginearrek Bisilako Ama Birjinaren eguna ospatzen dabe
16.08.2024

Bizkaiko ekuatoginearrek Bisilako Ama Birjinaren eguna ospatzen dabe

Bihar, Bizkaian bizi dan Ekuatore Gineako alkarte katolikoak ospakizuna izango dau. Bioko irlako zaindari dan Bisilako Ama Birjinari errezatuko deutse eguerdik 12:00etan, Atxuriko Gizakundea eleizan.

Ekuatore Gineako Bisilako Andra Mari eleiza, izen bereko Ama Birjinari eskainita dago. Bioko irlan, Basile mendi-tontorrean dago, itsas mailatik 3.000 metroko altueran. Kurutze latindar formakoa da, marmol eta granitoko akabera dau eta 300 metro karratuko azalera. Ehun eta berrogeta hamar lagunentzako lekua dau, barruan hainbat eskultura dago eta amabirjinaren irudiak 11 metroko altuera dauka.

Piero Pioppo Kamerun eta Ekuatore Ginearako Frantzisko Aita Santuaren Nuntzio Apostolikoak inauguratu eban eleizan 2016.eko maiatzaren 28an.

Bilboko Eleizbarrutian bizi dan Ekuatoginear alkarte katolikoak bihar ospatuko dau Amabirjinaren eguna.

Bisilako Ama Birjina
Bisilako Ama Birjina

Bioko irlako zaindaria

Bisilako Andra Mari edo Bisilako Ama Birjina Ekuatore Gineako Bioko irlako zaindaria da.

Modesto Gene eskultoreak egin eban Ama Birjinaren eskultura 1986an.

Ama Birjinaren irudia Basile mendi-tontorrerainoko igoeraren erdi-bidean dago, 2.800 metrotara, bide-magalean. Bertatik, Malaboren ikuspegiak, zoragarriak dira.

Larogeiko hamarkadan, Mons. Nze Abuy Malaboko artzapezpikuak Malaboko Artxidiozesiaren zaintza proposatu eban. Herritarrek bat egin eben proposamenagaz eta eskari ofiziala egin jakon Vatikanoari. Behin eta barriro eskatu ondoren, Vatikanoak “Bisilako Andra Mari” izenburua Andra Mariaren izen lez onartu eban.

Aimemi eta Amador Martin abadeen lanari esker autortu eban Bisila kristau alkarteak.

Virgen de Bisila