09-11-2024 Dedicación de la basílica de Letrán
Bizkeliza 5 Karidade eta Zuzentasunak 5 Boluntarioak behar dabez Gorlizeko erietxean laguntzeko
09.10.2024

Boluntarioak behar dabez Gorlizeko erietxean laguntzeko

Bilboko Eleizbarrutiak Bizkaiko hainbat ospitaletan laguntzen dau AEEZrako (Arreta Erlijioso eta Espiritualerako Zerbitzua) taldeen bidez. VI. bikaritzan, Gorlizeko (hainbat hamarkadatan) eta Urdulizeko (orain dala 5 urte hasita) ospitaleetan emoten da zerbitzu hori.

AEEZtik azaldu dabenez, Gorlizeko ospitalean hainbeste urtez jarduteak, eta covidaren agerpenak, aukera emon deutse gaixo askok eta askok, inguruabarrak dirala-eta denpora asko bakarrik emoten daualako, akonpainamendua ezinbesteko dabela antzemateko eta hori ospitaleko langileek eurek be nabaritu dabe. 

Urdulizen ez bezala, Gorlizen dagozan gaixoek denporaldi luzeak emon leikiez bertan, egonkortze prozesuetan, susperraldian, zainketa aringarriak jasoten, errehabilitazinoan, dagozan gaixoak diralako eta, ondorioz, bakardadea be handiagoa izan daiteke kasu batzuetan eta badira nahi besteko laguntza eskaintzerik ez daben familiak be.

Akonpainamendurako boluntario-lana

Gorlizeko ospitalean, akonpainamendua eskaintzeko boluntario-lana sustatuko da. Ospitaleak, AEEZrako zerbitzuak eta Eleizbarrutiko Caritasek esku-hartuko dabe egitasmoan, helburu honegaz: “bakardade-sentipen hori arintzeko, ahal dan neurrian, eta familiei eta ospitaleari berari laguntzekom dabob arteab ospitaleratutako gaixoen aldeko osoko arreta hobetzeko!.

Egitasmo hori garatzeko boluntarioak dabez, gaixo eta sufritzen dagozan pertsonei arreta eskaintzeko. Parte hartu nahi izan ezkero, arduradunakaz hartu-emonean jarri 688733949 telefonora deituz (Carmen) edo ondorengo helbidera mezua (Gaia: BOLUNTARIOAK GORLIZ) bialduz: clopez@bizkeliza.org