Lehenengo kontzertua gaur izango da Bermeoko Nazioarteko Musika Astearen testuinguruan. Beste batzutan legez, doakoa izango da sarrerea lekua bete arte. Parrokiak Kongon Vedrunako monja karmeldarrak daukien proiekturako bialduko dau doaintzetan batutako dirua.
Programan Guridi, Usandizaga eta Sorozabalen lanak dagoz iragarrita. Lorena Lopez sopranoak eta Aitor Garitano tenoreak kantauko dabe Mikel Fernandezen zuzendaritzapean.

Lekeition
Orkestrak Lekeitioko basilikan joko dau zapatu honetan.
ga