03-05-2024 Felipe y Santiago, apóstoles
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Caritas Bizkaia eta Ingeteam, “Arizmendiarrieta Sariak Bizkaia 2023”
22.04.2024

Caritas Bizkaia eta Ingeteam, “Arizmendiarrieta Sariak Bizkaia 2023”

Gaur goizean banatu dira Deustuko Unibertsitateko CRAIn Arizmendiarrieta Sariak Bizkaia 2023 dalakoak,Arizmendiarrieta Kristau FundazinoaketaDeusto Business erakundeak antolatutako ekitaldian. Caritas Bizkaia erakundeak jaso dau irabazi-asmo bako erakundeei emoten jaken zaria eta enpresei dagokienez, Ingeteam izan da saritua.

Aloña Velasco kazetariak aurkeztutako ekitaldiari hasiera emoteko, Anton Azlor Deusto Business Alumni erakundeko presidenteak harrera egin deutse bertaratutakoei. Ondoren, Juan Manuel Sinde Arizmendiarrieta Kristau Fundazinoko presidenteak saioaren nondik norakoak azaldu ditu eta mahai-ingurua aurkeztu dau. “Zelan erakarri, landu eta leial bihurtu talentua” goiburuaren haritik, Jon Angulo Hidrorubber, 2020an Nafarroako Arizmendiarrieta saria jaso eban enpresako zuzendari nagusiak, Juncal de Lucas Salto Systems, 2021ean Euskadiko Arizmendiarrieta saria jaso eban enpresako langileen saileko zuzendariak eta Maria Iturriaga Career Services for Executive MBA, coach eta orientatzaile eta Deusto Business Schooleko irakasleak parte hartu dabe.

Arizmendiarrieta sariak
Caritas Bizkaia erakundeko ordezkaritza zabala

Arizmendiarrieta

Gogoan izan dabe Arizmendiarrieta abadea eta bere: “Enpresa eraldatu gizartea eraldatzeko”. Azaldu dabenez, enpresetan gizatasuna hedatzea ezinbestekoa da, “Arizmendiarrietaren helburua lortu ahal izateko”.

Arizmendiarrieta sariak

Talentua

“Doe, motibazino eta entrenamenduaren nahasketa” dan talentuaz be jardun dabe eta gaur egungo paradigma-aldaketaz. Bizi dogun egoeran, ezinbestekoa da moldatzeko gaitasuna, jarduteko ahalmena eta ikasteko eta erabakiak hartzeko etenbako saiakera.

Arizmendiarrieta sariak

Elena Unzuetak Xabier Ochandiano Garapen Ekonomiko, Merkataritza, Turismo eta Enplegurako Bilboko Udaleko zinegotziaren eskutik jaso dau saria.

Gazteak

Gazteek enpresei eskatzen deutsenaz be jardun dabe: sustatzeko aukera, tratu ona langileentzat eta giro ona. Behin baino gehiagotan aitatu da laneko “giro ona, guztiok gura doguna eta landu behar doguna”.

Sariak

Ekitaldiari amaiera emoteko ‘Arizmendiarrieta Sariak Bizkaia 2023’ banatu jakez Cáritas Bizkaia erakundeari eta Ingeteam, enpresari. Xabier Ochandiano Garapen Ekonomiko, Merkataritza, Turismo eta Enplegurako Bilboko Udaleko zinegotziak emon deutsez autorpenok.

Cáritas Bizkaia erakundearen aldetik,  Elena Unzueta zuzendariak jardun dau, “sari hau jasotzea ohorea da eta harro gagoz horregaitik”, esanez. Unzuetak adierazo dauenez, Caritasek parte-hartzea, gizarte konpromisoa eta sareko lana sustatzen ditu. Azaldu dauanez, Cáritas Bizkaia erakundean, 13.000 lagun ingururi eskaintzen jako akonpainamendua, hain zuzen be, “zailtasunen bat edo zailtasun ugari daben eta gure laguntasuna ezinbesteko daben” pertsonei. 280 egitasmo inguru lantzen ditu Cáritasek Bizkaian. 

Unzuetaren ustez, eguneroko lanari emoten jakon saria da eta makina bat lagunen kudeaketa eta erantzukizuna autortzen dau, hau da, “euren onena emon eta beste batzuen egoera hobetzen saiatzen diran! 1.900 boluntarioren jarduera autortzen dau.

Unzuetak amaitu aurretik, ahulenentzako mundu hobearen alde egiteko eskatu deutse bertaratutakoei, “gutako bakotxaren gen solirarioa batera jarriz, holantxe bakarrik eratu ahal izango dogu-eta mundu hobea”.

Ingeteam

“Harro gagoz gure enpresako pertsonez eta gure balioez” -esan dau Ingeteam enpresako zuzendari dan Teresa Madariagak. Bere esanetan, “kultur aniztasuna eta parte-hartzea kontuan hartzen dituan ereduan sinisten dogu”.

Arizmendiarrieta sariak
Teresa Madariaga Ingeteam enpresakoa eta Elena Unzueta Caritasekoa

Lankidetza

Ainara Basurko Ekonomia-sustapenerako diputatuak emon deutso amaiera ekitaldiari. Sarituak zoriondu, bere sailaren ekimen batzuk aurkeztu eta erakundeen arteko lankidetza aldarrikatu dau, izan be, bere esanetan, “alkarlanean jardunez, emaitza hobeak lortu daikeguz”.

Argazki gehiago: hemen