03-05-2024 Felipe y Santiago, apóstoles
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 Barikuz, 11 gaztek sendotza hartu eben gotzainaren eskutik
22.04.2024

Barikuz, 11 gaztek sendotza hartu eben gotzainaren eskutik

On Joseba Segura gotzaina buru izan zan joan dan barikuz Iurretako parrokian ospatu zan eleizkizunean. Bertan, Tabira Pastoral Barrutiko 11 gaztek sendotza hartu eben. 

4 gazte Durangoko Andra Mari parrokiakoak, beste 4 Matienakoak eta 3 Iurretakoak.

Sendotzak Iurretan
Sendotzak Iurretan

Eleizkizunean,  On Carmelo Etxenagusia Eleizbarrutiko gotzain laguntzaile izan zana gogoan izan eben. Iurretako semea zan Etxenagusia 2008an hil zan eta gotzain izan zan aldian hainbat bider ospatu ebazan sendotzak eta herriko 150 gazte inguruk hartu eban sakramentu hori bere eskutik.

On Joseba Segura gotzainak Etxenagusiaren makila, eta parrokian itzi ebazan kaliza eta patena erabili ebazan barikuko ospakizunean, Iurretan.

Sendotzak Iurretan
Sendotzak Iurretan