03-05-2024 Felipe y Santiago, apóstoles
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Asteburuan, Gorka Deuna eta gazteen beste hainbat topaketa
22.04.2024

Asteburuan, Gorka Deuna eta gazteen beste hainbat topaketa

Atzo -domeka-, Euskalerriko Eskautak mobimentuak Gorka Deuna ospatu eban. Hiru mila lagun inguru batu zan Urkiolako landetan euren zaindariaren egunez eta, besteak beste, eskaut mobimentuaren 65. urteurrena ospatu eben, iragana gogora ekarteaz batera etorkizunari begiratzen deutsan goiburuagaz: "Gure iragana ospatuz eta gure etorkizuna eraikiz". Asteburuan, gainera, beste ekitaldi batzuetan be batu dira gazteak: EKO-ACG Ekintza Katoliko Orokorreko gazteen sektorea eta Mendibi taldea (Oiz-Anboto).

Euskalerriko Eskautak mobimentuaren 65. urteurrena dala-eta, Gorka Deuna Urkiolan ospatu zan eta hiru mila gazte inguruk eta euren senideek egun berezia ospatu eben. Eguraldia lagun, Urkiolako inguru naturalak berak be asko lagundu eban ospakizunak distira handia izan eian.

Gorka Deuna
Gorka Deuna
Gorka Deuna

Gaur egun, Euskalerriko Eskautak mobimentua lurraldeko hainbat parrokia eta ikastetxetako 40 taldez osatuta dago, honeetan 3.000 gaztetik gora batzen da eta 500 begiraleren laguntza dabe. 

EKO-ACG

Asteburuan, EKO-ACG mobimentuko gazteek konbibentzia egin dabe eta talde batek umeen sailetik gazteen sailera igaroteko urratsa emon dau.

EKO-ACG Gazteak
EKO-ACG Gazteak
EKO-ACG Gazteak
EKO-ACG Gazteak

Mendibi taldea

Mendibi taldeak (Oiz-Anboto) konbibentzia egin dau Berrizko Maturana aterpetxean, “adiskidea dauanak altxorra dau” goiburua ardaztzat hartuta. 

Oiz-Anboto

Bidezko merkataritza Corpus parrokian

Hilaren azken domekaz ohikoa dabenez, Bidezko merkataritzako mahaiak jarri ebezan Bilboko Corpus parrokian.