04-05-2024 Sábado, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Fede-zabalkunde eta Katekesia 5 Bilboko Eleizbarrutiak Umeen Munduko Egunean parte hartuko dau
22.04.2024

Bilboko Eleizbarrutiak Umeen Munduko Egunean parte hartuko dau

Maiatzaren 25 eta 26an ospatuko da Umeen Munduko Eguna (MME), Frantzisko Aita Santuak deituta. Ekitaldia Erroman izango bada be, mundu osoko lekuko Eleizetan oihartzuna izan daiala nahi da. Horretarako, Eleizbarruti eta Gotzainen Batzar bakotxak bere sormena garatu beharko dau egun horren ingurukoak asmatu eta garatzean. 

Zelan parte hartuko dau Bilboko Eleizbarrutiak Frantzisko Aita Santuak sustatutako egun honetan?

Kristau alkarte bakotxean edo Pastoral Barruti (PB) bakotxean ospatuko da. 

Frantzisko Aita Santuak munduko mutiko eta neskatoei Umeen Munduko I. Eguna dala-eta bialdu deutsen mezua: hemen.

Proposamen hau egiten da maiatzerako:

  • Frantzisko Aita Santuak idatzi deutsen gutuna hemen pertsonalizatu eta haur bakotxari emon.

  • Katekesiko maiatzeko saioen amaieran, mezuaren azkenean agertzen dan otoitza egin. Egun honetarako sortutako ereserkia be entzun daiteke.

  • Jainkoaren herriaren otoitzean, beren-beregi egun honetarako prestatutako eskariak egin: hemen.

  • Proposamena, orain edo datorren kurtsoaren lehenengo hiruhilekoan, Frantzisko Aita Santuaren mezuan sakondu gura dabenentzat: hemen.

Para aquellas personas que quieran más información sobre la jornada, la Santa Sede ha habilitado la siguiente web:  https://www.jornadamundialdelosninos.org/.

Ereserkia:

https://youtu.be/D1IxhJSDvOk?list=OLAK5uy_khEgvcgqhfUn2g1H4hFLDj29tFBJCaSfg