25-08-2025 Lunes, XXI semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Caritas Internationalisek istilu guneetan kooperatzaileen alde egiteko eskatu dau
19.08.2025

Caritas Internationalisek istilu guneetan kooperatzaileen alde egiteko eskatu dau

Laguntza Humanitarioaren Munduko Egunean, Caritas Internationalis erakundeak, Eliza katolikoaren beso humanitario gisa, buruzagi erlijiosoen eta fededunen ahotsak biltzen dauz, "Gazan, Sudanen, Hego Sudanen, Ukrainan, Myanmarren eta beste gatazka-eremu batzuetan izandako ankerkerien aurrean izututa".

2024an, 380 kooperante baino gehiago hil ebezan 20 herrialdetan. Baina 2025eko kopuruak are okerragoak izango dira, 128 kooperante hil ebezelako 17 herrialdetan urteko lehenengo bost hilebeteetan.
Horregaitik, Laguntza Humanitarioaren Munduko Egun honetan, Caritas Internationalisek preminazko eskaera bat egiten dau. Kooperanteak eta zibilak babestea eta nazinoarteko zuzenbide humanitarioarekiko konpromiso politikoa barritzea.

Laguntza Humanitarioaren Munduko Egunean zera eskatzen dabe: “danok une batez geure buruari galdetzeko zer egin daikegun eta zer egin leikien gure gobernuek gerra-eremuetan beste persona batzuei laguntzea eskaintzen deutseenei laguntzeko. Biztanleria zibilaren aurkako indarkeriari amaiera eman behar jako.

Alistair Dutton, Caritas Internationaliseko idazkari nagusia:

Sentimentu horrek Caritas konfederazinoaren kezka jasotzen dau. Nabarmendu dabenez, «Oso asaldatuta dagoz, ahulenen bizitza defendatzen eben nazinoarteko arauak ahuldu egin diralako. Gaur egun, argi eta zalantzarik barik, bizitza besteen zerbitzura emoten dabenen babesa eskatzen dogu. Hareen oroitzapenak, ohoratzera ez ezik, ekitera be behartzen gaitu».

Caritas Europak balioan jarri dau Bizkaiko Caritasen zerbitzua

Caritas Bizkaiak Eva Reina Europako Caritaseko Eragin Politikoko arduradunaren bisita jaso eban. Erakundeak gazteakaz egiten dauen lana zuzenean ezagutzeko jardunaldia eratu eban.

Jardunaldia Bilboko Elizbarrutiko Caritasen egoitzan hasi zan, zuzendaritza taldeak erakundearen jardueraren esparru orokorra aurkeztu ebanean. Jarraian, gazteakaz esku hartzeko ikuspegi desbardinak irudikatzen dabezan hiru ekimen bisitau ziran.

Gune garrantzitsuenetako bat Gandarias Etxea izan zan, gizarte-bazterkeriako egoeran dagozan gazteei emantzipetan laguntzeko proiektua. Eguneko eta egoitzako arreta-zentroa da, Bizkaiko Foru Aldundiaren Gazte Estrategiari lotutakoa. Laguntza psikosoziala, bizikidetza-espazioak eta enpleoa lortzeko ibilpidea eskaintzen dauz.

Auzobizi be aurkeztu zan, Caritas Bizkaiak gazteen artean sustautako laguntza-sarea. Proiektu hau Komunidade Harreragileen eleizbarrutiko estrategiaren barruan kokatzen da. 

Azkenik, jardunaldiak Namasté ezagutzeko aukera emon eban, gazteak ahalduntzeko programa bat da. Parte hartzeko, prestakuntzarako eta bizi-proiektu sendo eta konprometituak eraikitzeko tresnak eskaintzen dauz.