21-12-2024 Sábado, semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Pazkoa eta Ramadana batu dituan ospakizuna
13.04.2023

Pazkoa eta Ramadana batu dituan ospakizuna

Bihar -apirilak 14, barikua- ospatuko dan ekitaldian, hain bat proposamen garatuko da, Miguel Angel Esnaola Ekumenismorako Eleizbarrutiko ordezkariaren esanetan, "bizikidetasuna eragiteko erlejinoen arteko hartu-emon eta alkarbizitzaren bidez". Ordezkariak azaldu dauanez, "alkarregaz bakerako bidea eratzeko aukera da".

“Erlejinoak bakearen alde” gaia landuko da eta ospakizunari hasiera emoteko liburu bi aurkeztuko dira: “La via de la no violencia en el islam”, Ahmed El Farrek marokoar idazle eta akademikoaren eskutik eta “Poner la otra mejilla” Miguel Angel Esnaola Ekumenismo eta Erlejinoen arteko Hartu-emonerako Bilboko Eleizbarrutiko ordezkariaren eskutik. Ondoren, taldeka batuko dira eta, bateratze-lana eta otoitza egin ostean, baraua hausten dauan “Iftar’ dalakoa jango dabe alkarregaz ikastetxeko jantokian. Leku mugatuak. Joateko ustea izan ezkero, aldez aurretik jakinarazo behar da: 94 466 59 92 edo 688 78 42 95 (WhatsAppa bakarrik).

Esnaolak nabarmendu dauanez, “senidetasunean haztea, bestearen desbardintasuna ezagutu eta horregaz aberastea da. Baten eta bestearen nortasunak ez daitezala eragozpen izan onartzeko eta banatzeko. Pazkoaren eta Ramadanen poza aukerako abagunea da alkar anai-arrebatzat hartzeko. Ezinbestekoa da ahal dogun gutia egitea, indarkeria ez dala erlejinoen xedea bizitzeko eta erlejinoek gizon eta emakume guztien arteko bake, adiskidetasun eta senidetasunaren eragile izan gura dabela sentitzeko”.

Imagen: Lil Artsy